Elgeta (Gipuzkoa)

Euskaldunen pribilegioak noiz lortutakoak diren

Euskaldunen pribilegioak noiz lortutakoak diren Euskaldunek gerra gehienak galdu izan dituzte, baina Castillako erregeekin bat egin zutenean irabazi zuten gerra. Ordukoak dira euskaldunek dituzten pribilegioak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskaldunek gerra gehienak galdu izan dituzte, baina Castillako erregeekin bat egin zutenean irabazi zuten gerra. Ordukoak dira euskaldunek dituzten pribilegioak.

Transkripzioa

-Euskaldunak hamarretik beratzittan ba gerriakin, juntau dienekin juntau diela, beti galdu eiñ dabe. Azkenengua be galdu eiben, eta beti galdu eiñ dabe. Baiña behiñ irabazi eben, behiñ irabazi eben, con los reyes de Castilla, cuando..., zuk jakingozu, zuk historixia jakingozu.
-Kontau, baiña.
-Cuando los reyes de Castilla fueron hasta Zaragoza. Han erezen zerak, erezen han Zaragozan tropak erezen katalanak eta hori Lerida, Valencia, behe alde guztioi. Hemen erezen Kastillakuak, hemen Kastilla aldekuak. Eta, klaro, euskaldunak zertu zien con los reyes de Castilla bat eiñ eben. Eta klaro, euskaldunak dakezen pribilegixo guztiak haixe gerria irabazi ebenian, orduantxe emun otsezelako, no se que... emperador Carlos V o no se quién fue. Eztakitt seguru, eztakitt. Hori eztakitt seguru.
-Eta gerria irabazi?
-Bai, bai. Gerria irabazi eben. Zela fan zian con los reyes de Castilla, gerria irabazi eben, eta orduantxe emundako pribelixuak dare hemen. Esaten dana "los privilegios vascos", orduantxe emundakuak dia.
-Harrezkero gerrarik ez?
-Harrezkeriok ez. Baiña azkenengo gerria be ba horretxek, la independencia y todo eso, ba hoixe sostenitziarren urten eben euskaldunak gerrara. Eta urten eben gerrara, por casualidad urten be eiben; halan (kili-kolo-ren jestua) egon zan gauzia lelelenguan eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia