Elgeta (Gipuzkoa)

Gerra karlistako anekdota

Gerra karlistako anekdota Karlistada garaian tropa bat behean eta bestea goian, "Gentilen pasealekua" deritzonean egon ziren. Pasealeku horrek mendiari buelta osoa ematen dio. Soldaduak hantxe bueltaka ibili ziren behekoek izugarrizko tropa zirela pentsa zezaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karlistada garaian tropa bat behean eta bestea goian, "Gentilen pasealekua" deritzonean egon ziren. Pasealeku horrek mendiari buelta osoa ematen dio. Soldaduak hantxe bueltaka ibili ziren behekoek izugarrizko tropa zirela pentsa zezaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor goixan dago Jentillen Pasialekua, esaten dotsau; geure basuan dago erdixa inguru; erdixa ez, hirutik bat inguru-edo egongo da. Horrek basuorrek buelta guztian dauka bidia halan eindda, oiñ asko galdu eiñ da. Honek mendixonek, hau Goiko Mendi da, eta halan buelta guztian dauka eindda, eta han buelta guztian zerak, tropak ibilli zian bueltaka. Badakizu zegaittik? Bestiak erezen zerian, esto... han Eroskik badaukaz ba oiñ almazenak-eta, San Agustin, San Agustiñen, Elorrixon Eroskik almazenak eta badaukaz ba, hantxe erezen beste tropak. Eta bestiak erezen hemen, hemen erezen bestiak. Eta, klaro, handik hau katalajuekin ondo ikusten da hori mendixoi, eta hortik be bai ha. Eta klaro, hor jentillen bueltalekua eindda dago, eta hor tropak pasau eta pasau eta pasau eta pasau, hango zerak pentsau daixen ba kristona dauela. Eta ezebez, konpañia bat bueltaka. Pentsaizu zelako gauzak dian. Baiña hor dao Jentillen Pasialekua, hori hor dao. Klaro, oiñ momentuan dao zerakin, borrau eiñ da asko, beste gauza asko borrau dian moduan. Ezta?, gerrate-historixak be borrau eiñ dia-eta.
-Eta Jentillen Pasialeku hau karlistaden sasoikua da?
-Bai, karlistak-eta. Ez, karlistak handikaldekuak ixengo ziela uste dot. Bai, entre Maroto y Espartero egon zanian. Hortxe egon zan zeroi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia