Elgeta (Gipuzkoa)

1928 arte Angiozar eta Ubera Elgetakoak

1928 arte Angiozar eta Ubera Elgetakoak Ama eta osaba Uberakoak ziren. 1928ra arte Ubera eta Angiozar Elgetakoak ziren eta, beraz, elgetarrak ziren. 1928an Eibarko errepidea egin zenean egon ziren arazoengatik Bergara izatera pasa ziren. Ubera eta Angiozar Bergarara pasa aurretik Elgeta oso handia zen terrenoz; mugak non zituen. Bergarako Santamaña auzoa ere garai batean Elgetakoa izandakoa da. Honen inguruko kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama eta osaba Uberakoak ziren. 1928ra arte Ubera eta Angiozar Elgetakoak ziren eta, beraz, elgetarrak ziren. 1928an Eibarko errepidea egin zenean egon ziren arazoengatik Bergara izatera pasa ziren. Ubera eta Angiozar Bergarara pasa aurretik Elgeta oso handia zen terrenoz; mugak non zituen. Bergarako Santamaña auzoa ere garai batean Elgetakoa izandakoa da. Honen inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tio gero ezkondu ein zan, Uberakua zan nere ama eta tio be bai; Uberan jaixuak zien, Elgetako zerak zian horrek, Elgetako parrokianuak [zuan], hasta el año veintiocho, mil novecientos veintiochoraiñok Elgeta zerekua zan, o Ubera eta Angiozar zien Elgetakuak. Ta klaro, horrek zien Elgetakuak esaten jakuen, eta horrek zien auzounak Elgetakuak, Angiozar eta Ubera. Gero horrek Bergara joan zien el año veintiocho, euki zittuen gorabeheregaittik, gehixen be Eibarko kamiñua. Horren inguruan formau zan folloiagaittik. Kriston folloia montau eben eta klaro gero, e.... Esaten eban, gure aittak esaten eban "bake edarra fan dienian sikiera. Buf!" Esaten eban: "Gutxiao gaittuk, baiña... Elgetan farol bat ipintzen zanian, Angiozarren be ipiñi ein bihar farola, eta Uberan be bai beste bat. Joe!", esaten eban aittak. "Hau dok jiria hau, hau dok martxia hau". Kamiñua ein zanian Eibarrera, klaro, Elgetak salida bat bihar eban, ezta? Eibarrekin orduan hartuemon haundixa eukan, orduan momentuan. Dana!, dana, dana, dana!, esateko. Eta gure senittarte guztiak be danak Eibarren erezen. Dana, eta karo. Hori kamiñuoi ein zanian, Angiozarrera be kamiñua ein bihar zala. "Joe ba, itxoizue ba, bixak batera ezin leikezela eiñ-eta." "Gero ezta eingo, eta ointxe." "Ointxe ezin leike ein." Eta klaro, Elgetako aiuntamentuak, itxuria ba, orduan momentuan konzejal gehixao eukan. Horkuak egoten zian, Angiozarko konzejala, Bergakuak eta danak. Zela konzejal gehixao eukan itxuria Elgetakuak –eztakitt hori seguru-, ba zertu ein zan, geldittu zan Elgetarako. Elgeta Elgetarako, eta bestiak Bergara fan bihar ziela eta. A, bueno ba. Fan zien eta akabo.
-Bestela terrenoz Ubera-eta haundixak die, ala?
-Ba, ez, Elgeta haundixaua da horrek baiño. Pentsaizu, hasi han behian, Olerrian (Olarreaga) ixa. Zuk badakizu hor beheko sardautokixoi, Ollakorta, hantxe hasten da bai Elgeta, eta amaitzen zan ixa Mondragoko handikaldeko mendixan. Ha Irutontorreta be Elgetakua zan eta. Nun daren harek, Kanpazartik harutz ikusten dian harek, basarri-etxe batzuk; Goimendixa esaten dotsena, Zulota, Zulota Goikua, Zulota Azpikua, Gontzarri, Altune; horrek danok Elgetakuak zien eta ixa San Prudentzioraiño sartzen zan Elgeta. El año mil trescientos y pico, Santa Maiña Bergakua Elgetakua ixenda dao. Hori historialian historixia kontatzen da. Harek egurra emun otsen Elgetakuei, Elgetakuak gutxiao zien eta "a fastidiarse"; ointxe pasatzen jakuena israelitei. Israelitak egurra emuten dotse bestiei, eta bestiak "atrás". Orduan be ze pasau zan? Iguala.
-Eta Santa Mariñako konturik-eta badakizu?
-Ez, ez. Eztakit nik Santa Maiñako kontuik. Santa Maiñan egongo zien, egongo die, baiña. Klaro, errekiak dibiditzen dau eta. San Prudentziora sartzen zan Elgeta, eta, klaro, Elgeta zelan San Prudentziora sartzen zan, zuk badakizu Oñatirako kruzia nun dauen, eta harek errekiak dibiditzen eban, hasi hor eta Osintxura arte. Eta klaro, Santa Maiña barruan sartzen zan. Gu bestekaldian justo, baiña sartzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia