Elgeta (Gipuzkoa)

Entierroetan hiru klase egoten ziren diruaren arabera

Entierroetan hiru klase egoten ziren diruaren arabera <p>Lehen hiru meza ematen ziren. Baserritarrak lehelengora joaten ziren, seiak eta erdietakora. Lastazaua eramaten zuten argi egiteko bidean. Hurrengo meza zortzietan eta meza nagusia hamarretan izaten ziren. Entierroak goizean egiten ziren eta hiru klase egoten ziren. Klasearen arabera, jartzen zen mahai modukoa tamaina desberdinetakoa izaten zen. Hilkutxa lehen ez zen elizara sartzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen hiru meza ematen ziren. Baserritarrak lehelengora joaten ziren, seiak eta erdietakora. Lastazaua eramaten zuten argi egiteko bidean. Hurrengo meza zortzietan eta meza nagusia hamarretan izaten ziren. Entierroak goizean egiten ziren eta hiru klase egoten ziren. Klasearen arabera, jartzen zen mahai modukoa tamaina desberdinetakoa izaten zen. Hilkutxa lehen ez zen elizara sartzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk ezautu douz geure denporan hiru meza: lelengua seitterdietan; basarrittarrak lelengo mezetara. Lehenguan esan ebana zerak, Ramonak, Azurtzakuak, Azulakuak. Lelengo abariak edo sakristauak atia zabaldu orduko, lelengo kaletarrak baiño lehen erak. Lastazaua hartu holan argi eitteko, eta sei t´erdietako mezetara. Haren argixakin. Biderdixa pasau orduko emetauko jakuen argixa, bai...
-Goizian sei t´erdietan eta gero?
-Zortziretan. Hamarretan egoten zan meza nausixa orduan. Orduan entiarruak-eta oso diferentia zan, goizian eitten zian entiarruak eta. Hamarretan. Han be euan, e, klasiak. Oin ez dao halakoik.
-Hori zer?
-Klasiak, karuaua eta merkiaua. Ezta? Karuaua eta merkiaua.
Gizona: hiru klase, primera, segunda eta tercera. Eta etaratzen zittuen katapla..., horrelako katapulkuak; etaratzen zittuen eta. Meza haundixa bazan [...] katapulko haundixa ipintzen otsen...
-Horri zela esaten dotsazu?
-Hori da..., oin ez dabe ipintzen, oin mahixa ipintzen dabe bakarrik. Baiña altuak, e.
G: Baiña lehen ipintzen zeben dana baltzakin eta holan dorauekin. Primera, segunda y tercera. Terzeria bazan, ba pobriena; ha txikixa, ezebez. Eta segundia bazan [...] bestia, katafulkua haundixaua
- Ez zan sartzen elizara hilddakua, beti elizpian egoten zan. Hori ez da urte asko hasi diela elixan sartzen. Elizpian egoten zan kajoia, eta elixako funziñua einddakuan, hartu elizpian eta eruaten zan kanposantura. Oin sartzen da elixa barrura, oin oso diferente da. Oin mahi bat eta danendako berdiña da.
-[...]
-Elizkizuna eitten eta mezia emuten ezautu giñuzen orduan hiru altaretan hiru abade-ta. Oin ez dao, oin gauzak daoz askoz be...
G: Etortzen zien igual lau abade kanpotik.
-Dana abaria euan eta; oin ez dauan moduan abareik, orduan herri bakotxian, pentsa eizu, bi habitante eta hiru abare.
-Orduan esaten dozu klasiak desberdintzen zirela maila bajuauak edo altuauak. Beste zeoze?
-Pagatzeko, pagau bihar zan gehixao.
-Beste zeozertan, kantuan gehixao edo, beste zeozertan be igartzen zan aldia?
G: Kantuan be igual egongo zan aldia.
-Beste zeozertan be igartzen zan aldia, kajia edo?
-Hori etxekuak.
G: "Primera, segunda y tercera". Ipintzen zaben eliza erdixen katapulkua; katapulko zer bat ba..., primeria oso haundixa, segundia txikixaua eta terzeria bape be.
-Lotsagarrixa. Lotsagarrixa.
G: Bai, eta hori danok gero fuera.
-Horrek kendu zien, nun dian be ez, e, desaparezidu zian nunbaittetik, eta ordua zan! Bueno! Danok ez gara berdiñak, ala? Baiña oin apenas kobrau be eitten daben entierroik, apenas, ez dot pentsatzen kobratzen... Guk pagau giñuan, e. Nere gizonana nik pagau naban.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia