Elgeta (Gipuzkoa)

Bakoitzak bere sepultura zuen elizan

Bakoitzak bere sepultura zuen elizan <p>Bakoitzak bere sepultura izaten zuen eta numeratuta egoten ziren. Kandeleroa eta trapu zuri dotore bat hartuta joaten ziren urtean hainbat egunetan. Norbait hiltzen zenean urte guztian manta beltza izaten zuen gainean. Sepultura eta aulkia ordaindu egiten ziren. Elizan gizonak aurrean jartzen ziren bankuetan eta andrak atzean aulkietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bakoitzak bere sepultura izaten zuen eta numeratuta egoten ziren. Kandeleroa eta trapu zuri dotore bat hartuta joaten ziren urtean hainbat egunetan. Norbait hiltzen zenean urte guztian manta beltza izaten zuen gainean. Sepultura eta aulkia ordaindu egiten ziren. Elizan gizonak aurrean jartzen ziren bankuetan eta andrak atzean aulkietan.

Transkripzioa

-Akordatzen zarie ume edo gaztia ziñanian sepulturak elizan?
-A bai. Enee! Sepulturak guk txikittan? Haundi eindda gero be, ezkonduta gero be bai. Faten giñan kandelerua, trapua, buenoo! Eta batak baiño bestiak dotoriaua, trapua, ipintzeko elixan azpixan trapu zurixa, eta kandelia; eta kadelerua badakizu zer dan? Kandeliandako...
-Eusteko.
-Bai. Egongo da gurian, kandeleron bat hemen egongo da. Ha kandelia sartzeko. Domu Santutan-eta. Egunak egozen, ezta ba? Urtian be bazegozen beste egun batzuk eruaten ziana. Hori esplikau eben [oiñurrenguan] telebisñuan, telebisiñuan be esplikau eben. Eta gero bat hiltzen zanian, urte guztian eukitzen zeben hori, mantia esaten jakon. Manta baltza ipintzen eben. Porke hemen be numerauta egozen zerak, oin be hola egongo dia. Oin tapauta dare bankuekin, baiña lehen bankuik ez euan, eta sillak, eta bakotxak bere numerua eukagun, bakotxak bere sepulturia. Eta sillia, sillia pagau eitten giñuan eukitzia. Sillia eta sepulturia bixak pagatzen zian.
G: Elixan behien euen holan arraixekin markauta eta numerauta, eta orduan holako silla zian, hau baiño zeozer bajutxuauak eta, ez dakizu?
-Batzuk atzian belauniko hola jarritta, hola hartu sillia, elixan, e, eta hemen lurrian belauniko. Hori ezautu dou elixan. Gero altuak hasi zian eta sillan belauniko, oin bankuak. Baiña lehen lurrian belauniko eta sillatxua. Jartzeko hau ein, nik ein dotena, eta jarri. Eta belaunikatzeko hartu sillia eta lurrian belauniko.
-Orduan sepulturetan ez euan izenik.
-Ez. Numerua. Ia bazekigun zein numero zan geuria.
G: Metalezko txapak.
-Bai, txapa dotoriak ekazen, e. Txapa metalezkuak.
G: Oin be egongo die harek, igual...
-Harek danak dare. Ezta kendu tablaik eta. Bakarrik tapauta darela bankuak ipinitta. Bankuak ipiñi eta horrek danok tapau ein dia; baiña harek hantxe dare, harek zerak.
-Esan dozue bankorik ez eguala, sillak zeren.
G: Bankuak hamar bat edo, zortzi-hamar bat edo. Eta gero atzerao danak sillak.
-Andrak silletan. Gizonak eren bankuan aurrian, guk danok atzian silletan.
-Eta sepulturak nun zeren, aurrian?
-Ez. Atzian. Lelengo bost eta bost edo egongo zian, bi zer dare eta. Erdixan dago zera, ezta, pasillua, eta hemen egongo zien bost edo, eta bestian beste bost. Eta gero handik behera dana zan egurra, dana sepulturia. Elixa haundixa da [...].
-Eta gero ia sillak andrak jartzeko...
-Andrandako sillak. Geure sillak, e! Eta zu juan elixara eta baten bat [bazeuan zure sillan], "mesedez" esan eta kendu be bai. Sillia be pagatzen giñuan eta sepulturia be pagau eitten giñuan, urtero.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia