Bakoitzak bere sepultura zuen elizan<p>Bakoitzak bere sepultura izaten zuen eta numeratuta egoten ziren. Kandeleroa eta trapu zuri dotore bat hartuta joaten ziren urtean hainbat egunetan. Norbait hiltzen zenean urte guztian manta beltza izaten zuen gainean. Sepultura eta aulkia ordaindu egiten ziren. Elizan gizonak aurrean jartzen ziren bankuetan eta andrak atzean aulkietan.</p>