Baserri bakoitza zein errotatara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inguruetako baserrietakoak euren etxe ondoko errotara joaten ziren, baina beste alderdikoak inguruko beste errota batera. Entzunda du Aixola-errekan ere bazela errota, baina ez daki horko berririk. Lehenago beste alderdikoak Uberako errotara joaten ziren. Uberako "Bolu" errotan ur asko izaten zen. "Danobat" zuen izena euren errotak. Egunean batek izaten zuen ardura eta apuntatu egiten zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ELG-010/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Zeuen inguruko basarri guztiak hara (errotara) eruaten zeben?
-Bai. Egotxiagakuak be bai. Joane Egotxiaga, Juan eta Villar, horrek bixok be hantxe hartu juen parte.
-Beste errotari bat zeuan Elgetan?
-Bai, hementxe Isuziarrian, Aranburun ostian, hortxe behian. Uberatik zihar fan eta hortxe. Beste barrankadia, goittik beherako hau. Hori zuan hor Aranzeta aldeko zera zuan, Barrio Aranzetako errotia zuan hori, eta bestia, kamiñotik honuzkuau, bestiau hona bestekaldera.
-Aixola Erreka inguruan besten bat bazeuan?
-Lehenau bai. Baiña gero galdu ein zittuan horrek. Geure denporan galdu zittuan. Horko barri gutxi jakixat. Mutikotako ipoiña dok, baiña... Hor hasi nintzuan neskiakin, neskia, nobixiakin biajeka, baiña ia koskortuta gero, soldauxkia ein ta gero. Eta horko barri gutxi jakixat. Lehenao egon zittuan hemen; gero horrek be azkenian... Azkenian ez. Aspalditxuan urtietan, gu eskolan gabizela, behintzet, horra faten zittuan, Uberara, horrek be.
-Zuenera ez.
-Ez, ez. Gurian ez jauan hainbeste... ur gutxi jeuan; baiña Uberan bai. Okandi, Bolu... Hor jauazen hiru etxe hortaraxe dedikatzen zianak; depositto haundixekin, presa haundixekin, eta ur asko [...].
-[...]
-[...] Hor eitten juen astuakin atzera, astuakin eruan eta atzera etxera.
-Eta zuenak izenik bazekan? Errekalde esan dozu basarrixa, baiña errotia be Errekalde zan?
-"Danok bat".
-Danok bat zan?
-Bai. Oinddio han daka paretian, ez dakit zerekin, ikatza edo holakotxe zeoze zikiñakin daka, Danok bat. Kuadernuan, liburuan be halaxe ipintzen juan.
-Danok bat?
-Bai, egunian batek eitten juan errotako lana, ez dakik? Uruna eitten juan, eta eskribitzen zuan eta, ze egunetan, firmauta lagatzen juan. Akta bat. Liburu... akta bat, eta urtian eitten zanian, juntia eitten zanian ba...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!