Lekeitio (Bizkaia)

Marierrotako kanalak eta ura

Marierrotako kanalak eta ura <p>Marea igotzen zenean, errotako kanalean mila bat tona sartzen ziren. Ura nondik nora joaten zen azaltzen du. Bospasei kanal zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marea igotzen zenean, errotako kanalean mila bat tona sartzen ziren. Ura nondik nora joaten zen azaltzen du. Bospasei kanal zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta errotiek, esan dozu, marie igoten zala ta atie zabaldu.
- Bai, atia zabaldu tornuaaz. Bete eitten zan. Gero, maria beheran hutsittu.
- Ta hori atie zelan deitzen zan? Horreri atieri zelan deitzen jako?
- Atia esaten eutsagun /esatetsaun/ guk, ez dakit nik.
- Ez, gero [andaparia] sartzen zan uragaz.
- Ura sartzenzan kanaletan, han buelta guztidxan. Ba ura sartuko zan milla tonelada bai.
- Orduan ura juten zan kanpotik zihar.
- Handixerik, kanpotik zihar.
- Ta erdidxan euan…
- Ontxe be, ontxe be halakoixe kanala do. Barrutik.
- Ta erdidxian solua?
- Bai, barrun solua.
- Ta ze eitten zenduen solun? Ze…?
- Edozer. Erremolatxi ta patati ta piperra ta edozer. Baiñak-eta, edozer. Gero, maria goranzkun, ura ez sartzeko, eitten zan tornu zarratu. Ta zementuaz zarratuta eoten zan. Paret bi eoten zirian, hasi Loibeko errekan, ta hara arte, Keleridxara arte. Presia. On dana dao lurraaz beteta.
- Ze Keleri esan dozu?
- Keleridxa ez dakixu zein dan? Zuk ezautu dozu ha…
- A, Keleridxa… bale.
- Bai, bai, bai, bai, baserridxa. Iñor ez da bixi, e?
- Eske haraixeaiño…
- Jesus, Jesus, Jesus , [Jesus Kelleridxa], ta Paulo [Kelleridxa].
- Haraixeaiño eote zan e… hori, ezta?
- Bai, buelta guztidxan.
- Ze han e… kanbidxa ein dabe ta…
- Gero, nahi badozu ur eztidxa sartun, ba, goidxan zabaltzen zan. Ur eztidxa, edateko ura, sartzen zan solora. Kanalak eoten zin, kanalak, ba, hau baiño zabalauak, kanalak. Sei kanal-edo, zazpi-edo, ez dait zemat. Halaixe sartzen zan ura ta, euridxa eitten dabenian, [...], ta beste edozer baiño ariñao sikatu. Solua. Ta gero, sikati danian, ba, goittik sartun ura ta [...] erain be ez ein, tornorik, daola. Haunenbeste falta danian beteteko, ba, para hantxe. Han behera ur asko etorten zan, [...] han behera. Han, Loibe errekatik.
- Loibe errekatik, ezta?
- Bai. Edateko urak be eon zin han, urik eran ahal zan sasoi baten. Itturridxak.
- Ba, han jentik edaten eban, itturridxan, ezta?
- Bai. Itturridxan.
- Ta gero handik gora junda, zu akordaten zara kordeleridxa eoten zana? Akordaten zara, handik gora junda, Loibetik, kordeleridxa eoten zana?
- Bai, bertan eoten nitzan ni [...], bertan. Txoridxa emon ostan zuen aittittak, kilgerua. Halako kaidxola txikitxu baten. Daukon, gaiñera, piño abolan eseitta.
- Ze eitten zenduen, ba?
- Beti ibiltzen zan txorittan ta…
- Txorittan-ta, lakaridxuk-eta…
- Bai, bai, lakaridxuk eta arrato handidxak be bai. Kaidxolan barruan.
- Ta harek sokak-eta badakixu noraako zirian?
- Haurixe ez daitt. Ni ez neuan hamen ta.

Egilea(k): Imanol Bedialauneta Goitia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia