Lekeitio (Bizkaia)

Marierrotatik Oletara

Marierrotatik Oletara <p>Beraiek Marierrotatik irten ostean hutsik geratu zen etxea eta errota. Handik Oletara (Amoroto) joan ziren, "Papelerixara". Uriola (uholde) batzuetan bere anaia bertan hil zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraiek Marierrotatik irten ostean hutsik geratu zen etxea eta errota. Handik Oletara (Amoroto) joan ziren, "Papelerixara". Uriola (uholde) batzuetan bere anaia bertan hil zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze pasa zan Marierrotaaz?
- Marierrota... ezer be ez. Han iñor ez da bixi ixan.
- Ta noix bialdu zaittuzen-edo?
- Han geldi egon zan ha, hutsik. Gero teillatu [...] bueno, barridxa ein zan ta gure aittek-eta. Ba, eukiko ebazen harek etxik, erreta eon zan ta, bai, eongo zan larogei bat urtin bai martxan, halakua, teillatua iñok arregla barik. [...] eukan harek. Gero zahartu zanian, baakixu.
- Ta badakixu zergaittik erre zan? Badakixu zergaittik erre zan?
- Noix erre zan? Ni jaidxo orduko. Ni baiño ariñao jaidxo zian anaidxa bat, Alfontso, arrebak beste bi edo hiru bai, behintzat, berton, ta neu lau; lau, bost neuaz. Handik bialdu euskun Oletara. Oletako ha papeleridxa baakixu nun don?
- Bai.
- Haraxe baserrira.
- Hara gora?
- Bai. Ha be gero ein daben aittak eusteko esperantzia eukan, baiña etxe ona, solo haundidxa, buztiñia. Baakixu zer dan buztiñia?
- Bai.
- Teillia eitteko. Haretxek eitten. Itsasuk, urek erun danak. Horma danak apurtute, danak. Itxi ein daben. Anaidxi be hantxen hil zan, zaharrena, hamazazpi urtekua.
- Udxola-edo?
- Udxolak, udxolak.
- Errekia, ez?
- Bai. Etxia goidxan dao ta ez zan aillegau. [...] Handik gero, aittak erosiko eban ha, udxolak apurtu ez baeban. Baiña, apurtu eban eta, ia, han ez zan […]. Bedarrik be ez zan hasi ta, bedarrik be. Dana buztiñia. Ta gero ein zan... gero ein zanian harek kamiñuak-eta zabaldu, lehen kamiñu estu zan, zabaldu zanian, harek lurrak haraixe botaten zirian, goi partekuak. Kamiñuk zabaldu ein zirin hor eta. Kamiñu zabaldu ta lurrak hantxen bota, ta on solo bat dao. Behian etxik be ein zirian, bi. Han behian etxe bat, bixitxa bikua. Besterik han goidxan... beste barridxa beste bat ta lehengo etxia. Hiru etxe daoz han. Behiak... behiak saldu zirian.

Egilea(k): Andoni Mugarza Plaza (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia