Elgeta (Gipuzkoa)

Auzoko baserrikoa hil zuten gerra denboran

Auzoko baserrikoa hil zuten gerra denboran <p>Gerra denborako kontuak. Soldadu batzuek punteria probatzearren hil zuten auzoko bat. Emaztea lau seme-alabarekin geratu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-010-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denborako kontuak. Soldadu batzuek punteria probatzearren hil zuten auzoko bat. Emaztea lau seme-alabarekin geratu zen.

Transkripzioa

-Gerra ostian oso neurtuta egongo zan hori guztioi, ezta?
-Gerra denporan txartuen. Zera ein juen, prezintau ein juen. Beti egoten dok nunbaitten aintzen dabena hemen, eta orduan be bajauazen. Gure bestekuan jauazen lau neska-mutil. Gizona hil juen baliakin, Itturrittatik goittik behera. Soldauak, mutillak, eta sasoia edarra-ta. Zezia basarrixa behian daok, bestia goixan daok. Laurehun metro distanzia daok; baiña behian, bestia goixan, Etxetik Itturrittan, hemen Itturri, basarrittan ba, bidia, hormia, horma zahar bat. Horman... goittik bera, eta klaro. Egunez ezin zeikien urten iñora [ganajatekotara]. Munapetik eta zera. Egunez urten ezkero hamendik joten juen gogor, Asentziotik, Partaitti gaiña, hau gaiñ hau. Hor jauan frentia ba, hortik jota ebaten giñuazen, dios! Eta ezkutuan jarritta, ha gordetzen, ha gordetzen, muna zar baten ieteixakin bedarra ebaten ganauentzako zeoze, gizona. [...] Pentsau bai, baiña hau (burua) gora, eta goittik mutillak, apunterixia: "aprobauko juau zer...", soldauak, mutillak. Dale!, eta zast!, eta blast! Holaxe hil zuan. Geratu zuan ha andria geratu zuan lau umekin, neska bi eta mutill bi. Oiñ hiru bizi dittuk; bat hil zuan, ni baiño urtebete gaztiaua, Iñazi, hil zuan, Eibarren bizi zuan eta hil zuan. Eta harek, ume txikixa, txikiña, neskatua, Benedicta, Elgetan bizi dok. Mutillak etorri zittuan hemenguak Elgetatik; ezaunak gaiñera, e, dios! Errotia zerratzera, prezintatzera. "Eta guk honei umioi ze ein biha dotseu ba, guk honei umioi ze ein bihou errotia itxitta?" "Horrekin pastelak eiñ!", hoixe kontestau otsan. "Horrekin pastelak eiñ!". Hori berbioi, dios! Mutikuak giñuazen, baiña... hori berbioi esan ein bihar da, e? Beti be lapurretan-eta, gabaz-eta. Ahal zan moduan. Eneee! Zenbat holako ibillera triste.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia