Leonen autobusa: Elgeta-Eibar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-009-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ELG-009/003
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak
Transkripzioa
- Bestela, egunero Eibartik hona igotzia…
- “Leon”-ekin orduan; autobusa: Leon Olabarria. Autobusak ezautuko dittuk, ba? Ba, [bajatu han]. Goixian zortzi ta larenak ingururako lleatzen zuan hara ta gabian han […] zortziretan urten gora. Hori. Gero eguenetan bajatu atsaldeko lauretan eitten zuan. Eguenetan ta zapatutan. Ta zapatutan bi autobus ifintzen jittuan. Karo, Eibarren be mordua astia pasatzen giñuanak, ta ba! hemen etorten giñuazen.
- Eta eguenetan zegaittik izaten zan?
- Ba, berak eguna, eguna ifinitta aste erdixan. Ba, atsaldian jentia errekauak eittera edo…
- Zeoze espeziala egoten zan Eibarren eguenetan?
- Ez, denda batera edo ferreterixara edo ze esango dou, ba?
- Udan-edo bailia ez zan izaten eguenetan edo?
- Neguan. E… udan.
- Udan?
- Udan San Juanetatik Arratiak arte Eibarren.
- Eguenetan?
- Eguenetan.
- Ta gero gu, ba, ez jakixat zer esan… Hogei bat urte edo ein [genduzenian,] artetan eskolan ta, badakik, beti… ta zerian, dozena bat mutil gazte juntauko giñuazen gu, ba, han, Ongietorri edo… Lehelengo Ongietorrixa genkan eguenetan. Ta han, ba, partidatxua ein lehelengo ta gero Untzagara. Han hamabixetan bailia akabatzen zuan ta bakoitza bere etxetara eitten giñuan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!