Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auto gutxi lehen, errepideetan

Auto gutxi lehen, errepideetan <p>25 pezeta eman zizkioten Gasteiztik etxera joateko. Dirua galdu zuen bidean, eta Aretxabaletako batek ordaindu zion autobusa. Auto gutxi zebilen errepideetan. Futbolean Errotabarriko bide bazterrean egiten zuten umetan. Bergaresa pasatzen zen, eta ikatza garraiatzen ibiltzen zen Garitano. Apartatu egiten ziren orduan. Koruetan esnedun zebilena, Patxi; jendea eramaten zuen automobilean, bueltan. Gasolina usaina hartzera hurbiltzen ziren mutikoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

25 pezeta eman zizkioten Gasteiztik etxera joateko. Dirua galdu zuen bidean, eta Aretxabaletako batek ordaindu zion autobusa. Auto gutxi zebilen errepideetan. Futbolean Errotabarriko bide bazterrean egiten zuten umetan. Bergaresa pasatzen zen, eta ikatza garraiatzen ibiltzen zen Garitano. Apartatu egiten ziren orduan. Koruetan esnedun zebilena, Patxi; jendea eramaten zuen automobilean, bueltan. Gasolina usaina hartzera hurbiltzen ziren mutikoak.

Transkripzioa

-Gero etxera etorteko emun ustien dirue, billetie Bittorixaraiño pagau ustien, eta Bitorixatik etxera etorteko emun ustien, hogeta bost pezeta uste dot ziela. Hogeta bost pezeta uste dot emun ustiela, dana itteko uste dot izengo zala orduan. Eta ez dakit dirue galdu ein naban edo lapurtu ein ustien trenien edo hola, eta aillegau nitzen Bittorixara eta aiba!, dirurik ez. Eta Atxabaletako norbaitt ikusi nauen han autobusen geltokixan edo ta haretxek autobuse pagau usten eta etxeraiño etorri nitzen.
-Auto stopik eta ez zan oindio egingo.
-Ya-ya, keba, ondio ez euan ohituraik auto stop eitteko. Bueno, automobillek be banakia orduen, banakia. Guk, pentsaizu, Sorbonan gebitzela, ba orduen ya neuken hamar urte, beratzi-hamar urte, fubolien eitten gauen Errotabarriko kamiñuen errebueltan. Errotabarri, bat bertakua zan eta baloia berak eukitte eban han eta, eurok oso futbolzaliek zien familixa dana ta, baloia eukitten eban eta. Errebueltie hola, kamiñue, eta kamiñuen jersiakin porterixak eiñ eta kamiñuen bertan fubolien ibiltten gitzen. Eta, klaro, pasatzen zien Vergaresie, Idarreta zan orduen Vergaresie, Bergarako Altos Hornosera iketz-karriuan ibiltten zan Garitano, eta beste holakotxe kotxe galduren bat noxian behin pasauko zan. Bagekixen noiz etorri bihar zien automoillek. Eta entzun be eitten gittuen urriñetik. Baten bat etortzen zanien jersiok apartau, kamioia pasetan ikusi eta buelta.
--Eta ala!, fubolera atzera.
-Auzuen euen, Koruetan, gu azatzakuak eta aurrerago Korueta, eta Koruetan euen letxero Patxi, haak euken Forrotxo edo deiketan zan kotxetxo bat euken eta gero beste erdi autbus moduko traste bat erosi euen, eta ahrek eiten euen esniek ekarri, inguruko baserrittar askok emute utsien esnie berari; bueno, berari tte Etxazluzekuai be bai, Etxaluzekue ibilli zan astuaz esniek ekarten holako karrotxo bateaz eta astuaz. Gero harek itxi utsanien Patxik jarraittu auen; Patxi aurretik be bai baiña harek bueltan kalera etorten zan jentie errekauek eitten, bueltan gorutze jasoten euen bere autoboillien. Baiña akordetan naz ni ume txikiñek gitzela Patxi pasetan zanien kaletik bueltan, gu takarraran faten gitzen kamiño ondora automoillek botaten euen usaiña hartzen, gasoliña usaiña.
Zegatik?
-Ba nobedadia. Baakiz. Orduen bizi giñen bedar artian baiña. Ha gasoliniak botaten auen usaiña. (Barreak) Zelako gauzak.
-Kotxian keiai usaiñ eittera, e.
-Seguruenik keia botako auen, klaro. Baiña ha guretako zan nobedade bat

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia