Elgetan hirutxirloan; Araban seitxirloan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elgeta inguruan hirutxirloan beti. Araban sei txirlorekin jokatzen duten, baina ez da hain polita. Araban ere zaletasun handia zegoen lehen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ELG-001/021
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
-Hemen beti hirutxirloan jokatu izan dozue?
-Bai, ni jokatuta najaok, jokatu ez! Araban, seikuan eitten juek. Ze esango juat ba nik, explikatzeko ba, ipintzen jittuek hiru alde batera eta beste hiru hamendikaldian ta ohola erdi-erdixan ta botatzen dok bolia ba, han be sekretua egongok, direziñua ona daukan o hara daukan-ero, baiña hamendik hor joten juek, oholara eruaten dok eta hara juaten dok-eta...
-Beste gauza bat da.
-Beste gauza bat dok, baiña erderaz esanda "soso" e!, "soso". Da! Bolia soltau ta bata horra igual ta bueno balee! Hi, kostunbria ta! Hor kriston afiziñua hor e, herri txikitan e, lehen e! Oiñ, hainbeste ez dok egongo, baiña lehen, […] horixe zuan, domekia ta zapatua, bai! Hor be hoixe, bolatoki zerori-ta, basarrittar guztiak hara juntau ta hantxe, txakur handixa ta bestia, hantxe ibiltzen zittuan! Ni hor, bi-hiru bidar pasau nok hor, Araba inguruan, oin dala urte asko, oiñ hogeita hamar urte ta joer! hoixe jirioi!
Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!