Elgeta (Gipuzkoa)

Txorroburuko bolatokia (Aranzetan)

Txorroburuko bolatokia (Aranzetan) <p>Aranzeta auzoan bi bolatoki egon dira. Ezagunena Txorroburukoa (Ojanguren baserri ondoan). Lucio Aranzetakoa da eta ume-umetatik hasi zen boletan. Inguruko guztiak bertara joaten ziren boletan egitera, baita beste herri batzuetatik ere. Eurak umeak zirela sarri egoten ziren bertan, boletan. Nagusiak heldu arte, jai egunetan, alboherrietako gazteak. Apustu ugari egiten zen, botada bakoitzeko hainbat (txakur haundia, erreala..), eta eurak gazteak eta ezin jokatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aranzeta auzoan bi bolatoki egon dira. Ezagunena Txorroburukoa (Ojanguren baserri ondoan). Lucio Aranzetakoa da eta ume-umetatik hasi zen boletan. Inguruko guztiak bertara joaten ziren boletan egitera, baita beste herri batzuetatik ere. Eurak umeak zirela sarri egoten ziren bertan, boletan. Nagusiak heldu arte, jai egunetan, alboherrietako gazteak. Apustu ugari egiten zen, botada bakoitzeko hainbat (txakur haundia, erreala..), eta eurak gazteak eta ezin jokatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elgetan, hik badakik ni zein auzotakua naizen?
- Ez.
- Aranzeta. Apellidua...
- [...Uberarako] bidian [...] bueltia badakizu zein dan, buelta eskas bat...
- Aranzeta. Apellidua Sarasketa. Elgeta. Dana -eta [jaukat nik]. Bueno, gure auzuan egon dittuk bi bolatoki. Ta Elgetan famosuena, el año cuarenta y ocho edo cuarenta y seis inguruan, gure auzokua zuan: Txorroburua Ojangurengua. Txorroburua esaten [...]. Ura jausten zuan bolatoki onduan. Narras etortzen dok ura, ta holako salto bat jeuan, ta "Txorro burua" ipini otsen izena. Hasi Uberan, San Juan errekan, ta Bergaran... Hortik ez, e! Horrek barrixak dittuk, novatos. Osintxu., Elgoibar, horrek, Eibar ta... hara etortzen zittuan domeka atsaldian. Txorroburuan Ojanguren jauan izena basarrixai. Gure ama hangua zuan, ama zana, ta tio hangua. Ta gu, mutikuak, ba, oin beste zeoze dibersiñua, baiña orduan boletan edo zeozetan eitten zuan. Ta bolak hasi zian bolak ta "ño!", [faten giñuazen], ba... zortzi urtekin ta bederatzikin... [...] bazkaldu ta siestarik-eta, ostias! Hara faten giñuazen ta "Hi, [esaixok tiori]", "Klaro! Beti [esango...], [esaixok] heuk!". "Bai, tio ez dok, ba?", "Bai, tio...Beti... Fango nok". Ni faten nitzuan normala dan moduan. "Tio, bolak...", "[Erueizak, erueizak]". Bolak eskatu bihar zittuan etxian. Hara juaten nitzuan bolatokira, ta jangoikua baiño harruao, zortzi bat mutiko edo han, ja-ta "jik-jak-ta-tak" egurrian. Hor, atsaldeko laurak inguruan edo bostak inguruan, honek guapuok etortzen zittuan --guapuak, erromerixarako mutillak, sasoikuak--, hasi Uberan ta hamen inguruko danak etortzen zittuan, ba, boletan eittera hara. Ta guk, orduan, harek etortzen zianian, retiro. Bai, ba, [guk pezetarik be ez giñuan]. Harek dirua jokatzen juen, ba. Ez oingo moduan, baiña... Bueno. Han jauan poste bat be argixana oholan onduan, ta [jeukan] zulo bat. Ta orduan monedia jauan: txakur haundixa, erriela ta halakua. Ba, hara zulora botatzen zuan. Jo, guk ez, ez geunkan ta. Guk bolak handik bota, ta ordubetian edo txakur haundi bat emoten baeben gustora. [Geu be] hantxe, mutikuak, [nunbaitten ibili bihar ta] hantxe.
- Baiña zetako botatzen zeben dirua hara zulora?
- Jokuan eitten eben eurak, boletan.
- Posturia bera hara botatzen zan.
- Bai. Baiña harek ya nausixak, e! Joder, harek hamazortzi urte edo hogei urteko... erromerixara urtetzen juen, ba, atsaldian, ez dakik? Ba, haraxe urtetzen juen lehenengo ta gero hona ta... Baiña lenengo han boletan eittera atsaldien [...] hiru-lau bat orduan. Erriela-ta botatzen juen. Ta gero [eren] posturak jokatzen zittuenian, txakur haundixa ta erriela jokatzen juen eurak, eta guk zera. Guk... Eurak ibiltzen zittuan ta guk... Handik ikesi eitten dok, mutikuek ikesi eitten jok zetan ibiltzen zian ta ze eitten zeben. Ta gu han egoten giñuazen beti jefe. Jefe, geuk pentsau. [... astien], ta "Hi, botatzen badok ordubete bat [emongo deuat] erriela". Mekauen, bai aguro! Baitta ordubetian be! Handik hona bolak eta txirluak ipini. [Ta haretxek ipintzen giñuzen] ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia