Elgeta (Gipuzkoa)

Bolak jasotzen eta txirloak berriro ipintzen umeak ibiltzen ziren

Bolak jasotzen eta txirloak berriro ipintzen umeak ibiltzen ziren Bolak jasotzen eta txirloak ipintzen beti norbait egoten da. Lan gogorra da. Eurak ere sarri ibiltzen ziren gazteak zirenean. Bolatoki batzuetan ordaindu egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolak jasotzen eta txirloak ipintzen beti norbait egoten da. Lan gogorra da. Eurak ere sarri ibiltzen ziren gazteak zirenean. Bolatoki batzuetan ordaindu egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Botatzen dittuanak bolak-eta ez dauka izenik, nik uste dot entzun dotela baiña, bat beti ibiltzen da baten bat-eta
-Biheko, gu ibiltzeko! Lehen gu egoten giñuazen .
-Umiak normalian, ezta?
-Bai, baiña hamen bolatokixan pagau eitten juen e! Hor orduko, beti pagatzen juen, eske famosua zuan-eta, joder hor e, egun guztian, egun guztian, hamar orduan, mutikuak kanbixatzen zittuan, hor neu be ibilitta najaok hiru pezeta-ta emoten jittuen-ta -
-Orduan, orduko hiru pezeta...
-Gitxi gorabehera, hola denporalitxo baten, ordubete... hi nahikua dok? Beno aiba hiru pezeta ta gero beste mutiko bat juaten zuan eta harek bete ekiñaldi bat eta.
-Ta ze eitten zeban bolia hartu eta bota?
-Bai eta txirluak ipini, jausten bazian edo botatzen bazittuen ba txirluak zea ipini, zuzen ipini bihar dittuk, tente ipini bihar dittuk. Ta biharra dok! makurtu ta gero txirluak bota ein bihar dittuk, bota ta, bota ta, bota ta. Hori gaztiak edozein modutan eitten jok, baiña joder hi! Ha bolia ta jotailliak badare la puta Dios! Txirluak ipintzen gero han hamazazpi bidar makurtu ta. Joten ez bajok ondo, bolia bakarrik bota, baiña bestela, Ios ! txirluak ipini bihar oiñ!
-Bolia ze eitten da bota ero jaurti ero...
-Hor be sekretu handixak dauaz, bolia kurioso ahal bada etara bihar dok oholian
-Bolia etara eitten da.
-Etara eitten da?
-Etara, ba etara esaten juau guk, bota kurioso ein bihar jok.
-Baiña etara esaten jako...
-Bai etara, oholian etara bihar dok bolia kurioso, etara. Hartu bolia eta bum! Joten badok, ba, te has jodido! Txarra dok hori! Kurioso etara bihar dok etara, bota kurioso ein bihar dok bolia zizt ez bup! Horri esaten jakok etara. Esaeria dok, bolia earto etara jok? goittik etara jok bolia? behetik etara jok? Igual batzuk behian igual joten juek ta beste batzuk goixan ta beste batzuk erdi-erdixan eta etara esaten jakok horri.
-Eta zelan etaratzen da bolia zuzenian ero efekturen bat emoten jako?
-Bai, baiña ahal izan bihar jok hi! Horrek gauzak e…
-Hor badao beste berba bat boliari holan...
-Bai, azpijana dok hori, ba azpijana, hik bolia pixkat, ze esango juak ba nik, pixkat okertu-edo ein bihar dok, pixkat azpikajana emoteko bolia eskuan
-Boliak eukitzen jok pisua alde baten, pixu handixena.
-Boliak […] harek zuluak ba haiziak eutsi deixon behera jausi ez dein.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia