Arrasate (Gipuzkoa)

San Esteban jaiak

San Esteban jaiak <p>Arabatik eta Bizkaitik etortzen ziren Udalako San Esteban jaietara. Iturriko uretan freskatzen zituzten tabernan saltzeko garagardoa eta ardo zuria. Bola-jokoan asko jokatzen zen jaietan. Euren etxe ondoan egin zuten eskola berriak pilotalekua ere bazuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arabatik eta Bizkaitik etortzen ziren Udalako San Esteban jaietara. Iturriko uretan freskatzen zituzten tabernan saltzeko garagardoa eta ardo zuria. Bola-jokoan asko jokatzen zen jaietan. Euren etxe ondoan egin zuten eskola berriak pilotalekua ere bazuen.

Transkripzioa

-Eta hara san Estebanetan kaleko jentia edo beste auzo batzutatik...
-Eneeee! Hasi Bizkaittik bai ta Aramaixokuek, Arrazolakuek, Elorrixokuek... Nik eztakit ze jente juntetan zan. Guk ze zerbeza saltzen ete gauen! Eta epeltxuek egoten zien, epeltxuek ero ba korrientiek eta. Ekarri bai itturrittik ure, eneeee! Hantxe freskaketan zien.
-Zerbezia freskaitteko?
-Saltzeko.
-Baiña zerbezia fresko saltzeko.
-Bai. Eta ardau zurixe goxetan erateko han labaderotxo bat euen han gure etxe aurrien, hori eskolatxo hori, lehen esan dotena, eta hantxe ure, baiña oso freskue egoten zan, ur korriente haundixe euan-da; eta hantxe saltzen zittuen garrafoiek. Ardao zurixe eta hori freskue. Hareik zittuan frigorifikuek, e...
-Eta aixkora probarik edo boletan ero.
-Bai, kristonak boletan, hemen inguruen ez euen... Eta jokatu be asko eitten zan. Diru asko jokatu be bai, e. Beuen, beuen. Eskola eder horrek frontoie be ederra euken. Ta dauko.
-Eskola barrixori frontoiakin danakin ein eben.
-Bai, bai, bai. Eta entrada bat eta! Baiñe haundixe. Harek terrenuek be asko jaukene, e. Eskolie haundixe eta gero bere ingurue be haundixe. Tokauko bagiñe behiñ udelan erakutsiko geuzkizu gustora hango geure gauzok. Oiñ eztau soloik eta ez... Ortutxo bat bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia