Elgeta (Gipuzkoa)

Txondorrak noiz eta non egiten ziren. Zuhaitzaren zati desberdinen izenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txondorrak noiz eta non egiten ziren. Zuhaitzaren zatiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen inguruan zenbat ikatz-toki edo egon zien zuek ikatza eitten zenduenian?
- Bueno, asko. Baso baten egurra baeuan, ba, egurra eruan biharrian bertan eitten ziran. Paraje gogorra baeuan, ba, txikixauak ein bihar. Ta paraje ona egon ezkero, haundixaua. Gero haundixauak, bestiak hamabost egun bihar bazittuen, bestiak hillebete bihar egosten. [...] Segun zelako...
- Eta lekua bihar zan, holan, ez dakit... leku espezialen bat edo?
- Ez. Zenbat bigunaua eta samurraua eitten bai. Segun basua zelakua dan begiratu bihar.
- Beti be paraje laua topau bihar, ezta?
- Paraje laua edo... Bai, lautadia egon ezkero... bestela lautadia ein ein bihar atxurrakin edo pikatxoiakin edo, ein ein bihar lautadia. Lautadia bihar izeten dau gero eitteko.
- Hori zeuek topatzen ziñuen? Zeuek...
- Bai. Baiña lehen eindakuak egoten zien asko ta harek aprobetxau, jeneralian, eitten zian. Ta lehen ez baeuan, barrixa ein bihar. Lautada barrixa ein bihar.
- Ta lehen eindakuak igarri eitten zien?
- Bai, ba. Lautadak han egoten dia ta gero, ha tapauta eukittako lurrak eta [...] ta harek kendu albora ta ha lurra hobia izeten zan, hola, bringa edo pago-adar bringauta... Oin, enborra danian, enborrak bihar dau zohixa.
- Enborra zer da?
- Ba, pago-burua. Pago-burua edo zerian, ba, burua edo... [haritza] edo dana dala. Ha buruko zera, ba, enborra esaten jako. Zerari be bai, gerrixari be enborra esaten jako. Ta bestia, berriz, adarra. Ta adarra bringauta eitten da. Bringauta... bringau barik be bai, baiña bringauta iketza hobia urtetzen dau.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia