Ermua (Bizkaia)

Suegurra eta egurrikatza

Suegurra eta egurrikatza Egur-saltzaileak Eibarrera. Gerra inguruan agertu ziren ekonomikak. Egur-ikatza ere erabiltzen zen erregai gisa, baina ez sua egiteko, garestia zen eta. Plantxarako, tailerretako sutegietarako eta abar erabiltzen zen. Txondorrak ezagutu dituzte inguruko basoetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egur-saltzaileak Eibarrera. Gerra inguruan agertu ziren ekonomikak. Egur-ikatza ere erabiltzen zen erregai gisa, baina ez sua egiteko, garestia zen eta. Plantxarako, tailerretako sutegietarako eta abar erabiltzen zen. Txondorrak ezagutu dituzte inguruko basoetan.

Transkripzioa

-Egurretara be, sua eitteko egurretara be basora. Benga!
-Makiña bat buelta ein juan Untzaman Fedek, mekauben diez.
-Bai, danak.
-Hamalau edo hamabost urte arte, latigo!
-Ermuan egurra saltzailliak be bajauazen, Eusebio Ureta ta. Horrek sutarako egurra preparau ta Eibarrera joan eta saltzen eben harek. Iketza be, iketza be gitxi. Eske egurra zuan ona ekonomikiandako ta. Ekonomikia be orduantxe, gerra inguruan hasitta, e. Aurrerao danian su bajua. Eibarrera egur saltzera.
-Nere andrian gizonak, Malkorra, hil ein zuan. Ikatza be eitten juan mendixan, "carbón vegetal". Hor Untzaman eta.
-Baiña carbon begetala karua urtetzen juan.
-Giputxa zuan eta. Mendixan ibilittakua bizi guztian.
-Baiña iketza, egur-iketza karua sua eitteko. Ha plantxia eitteko ta. Plantxiandako ta eitteko. Inddarrik be ez jauan (etxauan) ba.
-Taillerretarako ta, fraguetarako.
-Suteixak, suteixak berotzeko, taillarretarako. Oin soziedaderako bakarirk usatzen dok, txuletak erretzeko ta, baiña...
-Ezagutzen zenduen hemengo mendixetan Ermuko jenderik ikatza egiten?
-Bai. Honen suegrua be baitta, ta asko.
-Baiña normalian eitten zan basarrixetan eta?
-Hamen Hanbrekuak igual ingo juen.
-Gurian aittittak eta be eitten juen. Basarrixetan-eta iketza eitten zuan baiña gitxi. Eske erropia plantxatzeko be jeneralian, zela suakin berotu, iketza ipiñi barruan eta tximinixiakin erre bidebatez. Ta hortarako basarrixetan itten zuan, nik asko ezautu juat txendorra eitten, bai.
-Hamen Hanbre gaiñian daon basarrixa, saltzen dabena, zelan dittuk horrek?
-Mardua.
-Harek asko saltzen ebala hori. Seguramente lehenao berak eingo juan mendixan.
-Eingo juan.
-Gaur egunian ekarri kanpotik, baiña... Lehenao berak eingo juan seguramente.
-Bai.
-Urte asko dittuk harek gurera be ekartzen ebala, taillerreko sutegirako ta. Asko.
-Bai, lehenao asko, baiña garesti urtetzen juan etxietarako. Etxian jentia egurra.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia