Eibar (Gipuzkoa)

Haurdunaldian, bakardadea sentimendu handia

Haurdunaldian, bakardadea sentimendu handia <p>Guraso bakarra izatearen bakardade sentimenduaz, batez ere haurrak jaioberriak direnean. Erabakiak bakarrik hartu beharra, beldurrak... gehienbat haurdunaldian izan ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-732-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Guraso bakarra izatearen bakardade sentimenduaz, batez ere haurrak jaioberriak direnean. Erabakiak bakarrik hartu beharra, beldurrak... gehienbat haurdunaldian izan ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Batzuk esaten daue ama bakarrak eta, bueno, pentsaitten dot aitta bakarrak dianak be berdin izango dala, lehenengo urtetan, umiak oso txikixak diranian, bakardade sentsaziñua... Gero ya umiak berbetan hasten diranian-eta ba… Ez?
- Bai.
- Ez? Gaiñera, [birekin ]...
- Bai, bai…
- Ba... igual neri hori esan nostan batek, ama bakarra danak, hori: benetako gogorrena hasierako bakardede hori…
- Bai, nik uste dot bakardade gogorra badala, eta txikixak… edo jaioberrixak diranian zalantza asko badauzkazula. Askotan zalantza dakazu edo bildurra dakazu jendiakin konpartitzeko, erabaki asko hartu bihar dittuzu oso txikitatikan eta nik uste dot ez jakitia zeiñekin konpartidu edo etxian denbora asko egotia, ba, horrek sortu ahal detsu bakardadia. Nik, igual, gero, umiak jaio osteko guztia neretako oso erritmo bizixan juan da; osea, jaio eta dana oso bizi-bizi juan da. Nik bakardade sensaziño hori euki neban gehixau haurdunaldixan. Gero, jaio diranian, egixa da, txikixauak ziranian oin baiño, bai euki dotela, euki nebala, sensaziño hori momentu batzutan: "Ze itten dot nik hamen etxian bi ume honekin?" eta. Ez? Osea, dana zan eurak, normala dan moduan. Baiña nik dakat sensaziñua jaio osteko guztia oso bizi juan dala, arin juan dala. Arin denboran, e? bizkor juan dala denboran. Momentu kritikuak egon dira tartian, ba, bakardadia eta beldurrak...; nik uste beldurrek be bakardadian eragiten dabela asko.
- Eta pandemian, gaiñera…
- Eta pand... Bai, pandemia be bai. Bai. Pandemian justu bakardadia ez da sentidu nebala. Baiña... Beste gauza batzuk sentidu nittuala ba pandemian; oso gogorra izan zan, e, konfinamendua. Baiña nik esango nuke haurdunaldixan gehixau. Ba igual haurdunaldixa, bueno…, bueno, pixkat delikatua izan zan, denbora asko ein bihar izan neban etxian bakarrik, nere burua zaindu bihar nebalako... eta nik uste dot euki nebala bakardade sesaziño gehixau haurdunaldixan, denbora larregi pentsatzeko zer datorren, ya banekixanian bi etorriko zirala eta hori guztia, gero baiño. Egixa da jaioberrixak txiki-txikiak ziranian euki nittuala momentuak, baiña aldi berian dakat sensaziñua dana juan dala holan, oso arin.
- Bai gehixau da... Gehixau dala aurretik dakotzun bildurra: "Ai ama, ze eingo dot honekin...? Ze eingo dot?"
- Bai, bai, ni holan neuan, bai. Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aimar Ansola (Eibar BHI) , June Araujo (Eibar BHI) , Uxue Baroja (Eibar BHI) , June Txurruka (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia