Eibar (Gipuzkoa)

Emakumezkoak lan munduan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldata ona izan zuen eta konforme jardun zuen lanean. Gizonek, gizonezko izateagatik, zertxobait gehiago irabazten zutela dio hala ere. Garai hartan ezohikoa izan arren, ezkondu ostean ez zion lan egiteari utzi nahi izan Adelak. Ordainsaria ere ematen omen zieten emakumeei baina garbi zuen Adelak lanean jarraituko zuela.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Ni aillau nitzan kobratzera 1250 pezeta ta gizon batek igual ez zeban hori kobratzen. Ondo konsiderauta egon nintzan. Normalian gizonak pixkat gehixao pagatzen ziran, ta nik gaiñera esaten neban “bueno, nik gizona daukat irabazten eta…” ez dakizu? ez dot esango gitxiago irabazteaittik baina, horrek, gizonak dira ta… konformau eitten nitzan. Baina nik biharra eittia nahi neban beti, hori buruan nekan, Aranberrinian egon izan banintza be, nik biharra eittia nahi neban beti. Gero ama neukan, alarguna eta oindiok sasoiko eguana ta haretxek hazi estazen hiru umiak. Lehelengo euki nebat bata eta handik hiru urtera euki nittuan bikixak. Orduan biharra lagatziarren pagia emoten eben, “tantos años, tantos meses” baina ni ez. Euki banittuan umiak ta ez banittuan euki be bai.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia