Eskolatik piper egin zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-093-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin egin zuten piper eskolatik. Gertaera kontatzen du. Eskolara etxean zegoen lanaren arabera joaten ziren. Lan asko bazegoen baserrian, eskolarik ez.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Sarasketa
- Data: 2009(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:02:09
- Erref: EIB-093/032
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Trastotxuak izandakuak zarie orduan, ez?
-Bueno…! Umia, nik beti esan dot, danian ume. Baiña oingo aldian… lehen badakizu ze zan? Dana billurra. Etxian be hasarre eitten zeben, eskolara juanda... beti hasarrian billurra. Guk sekula baten ein genduan piper, bueno piperrik ez genduan ein. Han egoten zan etxetik harutz zelai bat, ta egoten zian mallabi txiki-txiki-txiki horrek gorrixok, dana beteta, ta pentsau genduan “Eskolaruzkuan hortxe batzuk jan ein bihar dittugu”. Jun giñan ta igarri be denporia pasau jakun. Ta Arrateko erlojuak joten zaban orduan, dana kanpai guztiak, ta eskolia pasauta ta eskolara juteko billurretan. Ta gero han, ezin jun eskolara, ta han harutzauko txabola baten eon giñan eskolako ordua pasau arte ta gero etxera.
-Amaittu arte?
-Amaittu arte. Guk ez genduan kontau piper ein genduanik. Bestela billurra.
-Ta ez zian, e...
-Ez giñan jun eskolara. Baten sekula horixe ein genduan ta berian igarri barik mallabi batzen denporia pasau jakulako.
-Baiña orduan ez zian gurasuak enteratzen?
-Ez zian enterau. Iñobe ez zan enterau.
-Ez zan izaten oingo moduan...
-Oingo moduan eskolia falta izan ta etxera papelik eta ez zan izaten, e. Oker gogorra eitten bazenduan bai, zeozer txarra eitten bazenduan.
-Eta beti juaten ziñazien edo…?
-Eskolara? Goixian ittulia bazeuan ganauan aurrian, haura, ta bestela ardi zaintzia neguan, ta atsaldian eskolara, hurrenguan goixian, ta halaxe. Edo umia zaintzia txikixaua edo beti zeozer.
-Bai, gitxitan, ez?
-Gitxittan eskolara.
-Beti biharra etxian?
-Beti biharra etxian.
- Hona esan dozu zenbat urtekin etorri ziñala? Hemeretzikin ez?
-Hemeretzikin, bai. Baiña aurretik be kriada egonda nenguan Armasion ta.
-Ta orduan be juaten ziñan eskolara?
-Bai kriada eskolara... keba! Eskolatik erten hamahiru urte ingurukin guk, komuniua ein ta handik laster. Baiña oingo moduko maestrarik eta, bueno, bueno... Nik esaten dot: oingo moduan eskolan ibili bagiña, bueno...! Oin dabizen moduan umiak hogeta urtiak arte eskolan ta? Bueno...!
-Edo gehixau ez?
-Hoixe ba, gehixau, esan dot ba, karrerak eta...
Egilea(k): Maialen Urizar (Ignacio Zuloaga institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!