Eibar (Gipuzkoa)

Segan eta aizkoran baserrian

Segan eta aizkoran baserrian Baserriko lanak nolakoak ziren aipatzen du. Segan eta aizkoran egitea gustatzen zitzaion eta entrenamenduarekin lotzen zituen baserriko lanak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko lanak nolakoak ziren aipatzen du. Segan eta aizkoran egitea gustatzen zitzaion eta entrenamenduarekin lotzen zituen baserriko lanak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bestela basarrixan eta biharrak zeintzuk izaten zian?
-Honbre, neri gehixen gustatzen [jatana] zan basarrixan segan, segia, ebatia. Ta gero aixkoria be asko gustau jata. Eta pelotari onenian neuanian be nik egunian eitten nittuan ordulaun bat hogei bat minutu aixkoran, eskuak gogortzeko; baiña oso ona zan. Eta neukazen lagunak panaderuak, Justo Larrañaga ta, aittan lagunak, Jesus Ugalde ta; ta harek panaderixia euken eta ekartzen eben egurra Azkoittittik, eta ni [...] nintzan laguna eta ipintzen zan trongua ta ra! Eta han izardixa etara ta kotxia hartu ta Astelenara. Astelenan entrenamentua edo. Igual kilo bi kendu entrenamentuan sarrittan.
-Baiña lehenengo aizkoran?
-Lenengotik aixkoran eskua gogortzeko eta besuetara indarra ekartzeko. Oso ona zan. Nik sarri esaten detset pelotarixeri baiña oin errezao bizi dia, gu orduan tontuak izan giñan-da.
-Segaik eta holakoik ez.
-Keba! Oin ez dao holakorik ezelakorik, eta klaro.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia