Eibar (Gipuzkoa)

Txikitako lagunen arteko jolasak

Txikitako lagunen arteko jolasak Lagunak eta harremanak aipatzen ditu: Txaltxakoa, Otaola Erdikoa, Artagietakoak, Elorretan, Sosola... Manuel Iturricastillo. Errekara jolastera joaten ziren. "Biribila" deitzen zioten putzuari eta Valenciaga tailerretik hasi eta Alfaraino heltzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lagunak eta harremanak aipatzen ditu: Txaltxakoa, Otaola Erdikoa, Artagietakoak, Elorretan, Sosola... Manuel Iturricastillo. Errekara jolastera joaten ziren. "Biribila" deitzen zioten putzuari eta Valenciaga tailerretik hasi eta Alfaraino heltzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek Asoliartzan umetan zeuen hartuemonak eta lagunak inguru baserrietakuak?
-Bai, Txaltxakua da Otola erdikua be bai eta Arteittakua be bai. Klaro, Arteittakuak-eta ezkondu ein zian eta eruaten zittuen beren semiak eta harek zien gure lagunak, ondio bizi da, Manuel Iturrikastillo. Enfin, lagunak gero Elorretan, Zozolan, Zozola, Aitxulueta, Jose ta horrek danok. Danok giñan ezaunak, lagunak.
-Zeuen artian jolasian eta?
-Bai. Honbre, egoten zan... Nik holan eurekin hasarretuta gitxittan, ia nere pelotia ero hartzen nebanian, bueno, saludau ta [...] beti egoten giñan zerian, ezta.
-Eta errekara baiñatzera ta joaten ziñazien?
-Bai, errekara; Biribilla; erakutsiko detsut zela euan errekia. Gure, udan gure zera zan hantxe igari eittia. Biribila esaten etsagun.
-Biribilla?
-Biribillla. Pozua haundixa zan eta amorraiñak eta egoten zian, e, amorraiñak eta. Jentia peskan goizian asko urtetzen eban. Asko.
-Gitxi gorabehera nun zan hori?
-Hori zan, Balenziagan taillerrak ekin bai ta Alfaraiñok, Alfa beheraiñok.
-Ze zan presaren bat, kunbua edo?
-Kunbua euan ezkerretik, baiña zerrau eitten eben kunbua betetzen zanian eta horra urtetzen eban. Baiña falta zanian kunbora faten zan ura errotarako. Errotia euan orduan. Biharra eitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia