Mallabia (Bizkaia)

Abereen ermandadea

Abereen ermandadea Abarkak aitak egiten zituen. Auzoko ermandadea. Abereen narrua abarkak eta uztarrien erak egiteko erabiltzen zuen. "Ixurre".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-028-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abarkak aitak egiten zituen. Auzoko ermandadea. Abereen narrua abarkak eta uztarrien erak egiteko erabiltzen zuen. "Ixurre".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abarkak esan dozu aittak eitten zittuala...
- Aittek.
- Eta ze...?
- Eitten eban ebai...
- ... ganauakin, osea, ganau-narruakin...?
- ... ganauan, holan, ferixetan-ta... Lehena´ ganauek, ba, "ermandadie" esaten jakon , kuadrillak auzunan eitten eben danak, zera, hillien honenbeste bota ta ganau bat bati galtzen bajakon, ba, pagau ha [harean] diruaz.
- [...] partidu, ezta?
- Ta gero... Ez. Ha narrue iñok gure badau, saldu eitten eben. Ta gehixen aintzen otsanak. Eta gure aittek narru bat hartzen eban, ta narrue izeten zan pare bat urterako abarkak-eta eitteko.
- Eta ez bakarrik abarkak. Buzterrixan eriek, lotzeko buzterrixa, erie...
- Baitte, eriek be bai buztarrixe lotzeko.
- Badakizu, ezta, zer dan eriak holan lotzeko bueltaka-bueltaka?
- Zer dia "buztarrixan eriek"?
- Buztarrixa da idixei, guk hamen polittauek...
- Hamen, buruen ipintzen jakena.
- Bai. Eta "eriek"?
- Eriek diez, ba, narruakin ebeitte, holan, [...] ta bueltaka-bueltaka lotzen da.
- Ta hareaz mosutik zihar idixa lotuta egoten zan.
- Bai, osea, gogor jartzeko, bai. Eria, horretarako da.
- Holan eitten zan hori.
- Eta, orduan, aittak erosi zeban narrua...?
- Narrue erosi ta harek... markau eitten zittuen. Markak eukezan umienak txikitxuauek, gurik haunditxuauk eta markaute berai narrue siketzen euken lekuen markau eitten zittun. Ta gero harek kutxillo fin-fiñaz ebaten zittuen --txikixenak, txikixenak eta gero nausixenak-- lantzien pare bi edo, ze harek beratu ein biher izeten zien. Uretan ipini egun batzuetan eta bigun-bigun eitten zien. Ta gero orduaintxe, zeindde... ze esango dotsut, ba? Papel bat aber [...]...
- Dantzarixei eitten jake, ba? Dantzarixek, guk... nik erositte [dauket] mutikuendako.
- Beittu, eitten jaken... Entzun! Esango dotsut. Ez dot apurtuko hau...
- Ez. Lasai!
- Holantxe...
- "¡Mira, mira qué estilo...!"
- Holantxe musturre josi. Ikusten dozu?
- Bai, bai, bai.
- Holan josi hau musturrau.
- Buelta emoixozu, ama.
- Ta gero [...]. Ta gero hamen ixurra hartu danien, hemen bueltan, ixurra hartu zeindde narru mehe-mehe-mehiaz. Entzun?
- Bai, bai, bai. Eta "ixurra" zer da?
- Ixurre? Da, ba, hartzen jako, ba, gona barrenai be ta goniei be? Ixurre haixe da! Oin badakixu?
- Tolostuta barrurutz, ez?
- Ez, ixurra da...
- Holantxe.
- Ta gero tiratu ta... "Fruncido".
- A! Bai!
- Ederaz "fruncido".
- Hoixe, hoixe da ixurre. Holantxe ipintten eban ha gaiñe.
- Eta zeuk, baiña, ikusitta zelan eitten zeban...?
- Bai.
- Bai? Eta narrua, baiña, lehelengotik zeoze emoten zetsan, ez dakit, kokua edo... pixkat ontzeko edo?
- Ez.
- Karia edo botatzen jakon?
- Arie bota... Karie, karie botaten otsan siketzen euela. Pixka-pixkat, e! Igurtzi eitten otsan trapu batekin danien. Hori da konserbetako, kokoik ein ez dakixon. Ta gero, ba, ebai; gero esei, lotu ta esei eitten eban. Ta, gero, biher zanien, ba... Niri eitten ostazen plazara-ta juteko aittek eitten zittuen kendu gaiñeko bixarra dana zerai, abarkiai, bueltan, ta begixek eitten otsazen. Zelan esango dotsut? Zapatiek, zapata zaharrak-eta mihiñe eukitten dabe, ba? Mihiñe?
- "Lengueta"...
- Bai. Bai, bai, ba.
- Ba, harixe mehe-mehe ebai, ta sartzen otsazen... hau da... esango dotsut. Beittu, ekatzu hona, esango dotsut. Hau da zera, ezta?
- Bai, abarkia.
- Hau da abarkie, ta hau ixurraz [...], ta hamen, hamen honan beste bat eukitten eban honek. Ta hamen ta hamen begixek eitten otsazen har´az.
- Zer, ez dabil ondo?
- Bai, bai, bai, bai. Ez, nik esplikaziñua hartzen. Zu lasai.
- Beittu, ta hamen ta hamen begi baltzak eitten otsazen harekin; sartu ta gero han [...]. Ta begixek bal-baltzak begixek.
- Osea, dotore-dotore, ez?
- Abarka dotoriek abarkak! Bai, gure aittek horrek...
- Artistia zan orduan, ez?
- Artistie zan, bai.
- Hori zenbat bidar esan daben...
- Artistie zan horretan...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia