Villareal herrira 15.000 soldadu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Espainiako Villarrealera 15.000 soldadu bidali zituzten Euskal Herritik eta inguruetatik, baina ez zuen balio izan. Bertan zeuden Guardia Zibilak, lauzpabost, profesionalak ziren; eta, dorretxetik, metraileta batekin egin zieten eraso. Gainera, lautadak ziren bertan eta ez zuten aukerarik izan aurrera egiteko. Bertan gelditu zen frontea. Albertia mendian pasatu zituzten Gabon batzuk, mendi punta zuritu batean.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: EIB-046/003
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Agustin: Hori Billarrealkuoi dok, bueno-bueno, desastre padre. Hamabost milla lagun ero joango giñan gu, eztakit zenbat batailloi, sei edo zortzi batailloi edo. Eta erek Billarrealen eren blokau baten lau bat guardia zibill egongo zian-da. Da torrian ametrallador bat soldau bikin, soldau bikin.
-Bartolo: Hainbeste jente bestekaldetik baiña alperrik.
-A: Hamar metro ez genduan luzetu, hartu ez herrixa, hartu ez.
-B: Harek han zeozenak ofiziokuak eta hor zoiazenak danak nobatuak esaten dana.
-A: Paraje laua zelan zan, gaiñera, ametrailladorak torretik tarrarraaa ta.
-B: Otxandixo aldetik Billarreal alderakua lau dok.
-A: Gu barriz [tekun!] sekula tirua entzun bakuak eta jota...
-Hanka.
-A: Baiña gero hantxe egon giñan.
-B: Geldittu ein zan frentia bertan.
-A: Gabonak Albertia puntan pasau najittuan nik edurrakin, edur galantakin. Albertia daok mendi bat zeretik han Bitorixako punta baten.
-Zu Loiola Batailloian ibilli ziñan?
-A: Loiolan, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!