Donostiako eta Eibarko euskara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko martxoaren 28a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: EIB-043/015
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
-Donostian euskeraz egingo zenduen etxian?
-Bai, gurasuekin euskeraz eitten genduan.
-Eta Donostiatik hona etorri ziñanian?
-Ba txapurriaua eitten naban. Eneee! Han "lehiua" esaten genduan "por ejemplo" eta hamen "bentania", eta bueno. Gero ez bata eta bestia ondo. Eta oin be.
-Problemarik eta ez zekazun aitzeko?
-Ez, keba! Ez nakan. Gero Arraten be osabak eta beti, don Pedrok-eta euskeraz. Arrebiakin gehixao eitten naban erderaz, bera be Madriden egonda ta. Gero errezao edo ez dakit ba ze pasatzen dan, nahi barik joaten zara erderara, ezta. Baiña euskeraz ondo ikasi genduan, gure gurasuak ez zekixen erderaz, ez zekixen-da. Halaxen da. Gure amak ikasi zaban nietuekin erderaz. Euskeria beti, eta gero nietuak hasi zianian ba harekin ikasi zaban erderaz.
-Zuri esaten zetsuen euskera rarua ta zekazula?
-Bueno, nik, e..., kontatzen ei eben: han hauxe esaten da ta bestia ta ene! Ta barre eitten zeben. Eske hain zan diferentia!
-Eta lehen gehixao.
-Bai, bai.
-Oin telebisiñua ta...
-Baiña orduan, bueno. "Padera" "por ejemplo" guk esaten giñuan zartaiñiari "padera". Eta holan. Gauza danak diferentiak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!