Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko ostatutik Eibarrera erosketetara

Arrateko ostatutik Eibarrera erosketetara <p>Arrateko ostatuaren eraikuntza Eibarko Udalarena zen. Bertan zerbitzatzen zuen Maritxu Olarrak eta bere lanak nolakoak ziren kontatzen du. Eibarrera erosketak egitera bajatzen zen egunero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko ostatuaren eraikuntza Eibarko Udalarena zen. Bertan zerbitzatzen zuen Maritxu Olarrak eta bere lanak nolakoak ziren kontatzen du. Eibarrera erosketak egitera bajatzen zen egunero.

Transkripzioa

-Eta Hospederixia zeiñena zan, aiuntamentuana?
-Aiuntamentuana. Tion arrebiak [zeukan] hartuta, baiña izatez aiuntamentuana da hori beti. Oin ez dakit, oin be aiuntamentuana izango da porke koloniak etortzen dia ta hori, ba hori aiuntamentuana orduan be.
-Zu han zerbitzen ibili ziñan?
-Ni han zerbitzen naban, bai. Lenengo etorri nintzan umiak zaintzera baiña eitten naban danetik porke ein in biha zan, ezta. Ta gero haunditxuao, pare bat urte gehixao edo nakazenian ba Eibarrera astuakin-da gauzak eruateko, errekauak, dana astuakin eruan biha zan.
-Zu Eibarrera jaisten ziñan errekauak eittera, erostera.
-Errekauak eittera, bai.
-Basarrittarrak jaixten diran saltzera baiña zu erostera.
-Bai. Ni erostera joaten nintzan. Eta bueno, hor ibiltzen nintzan astuorrekin domiñau ezindda. Batian sartzen nion, hori egoten da ba hola zulo batekin, alkantarillakua edo ez dakit ze izaten dan, kuadrautxo bat, eta dendian aurrian sartzen nion han eta igual ataratzen zaban eta ai ama! Orduan ez zeuan hainbeste aguazil be ta, trafikoik be ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia