Arrateko ostatua beteta oporretan
Gaur egungo Arrateko "koloniak" diren horretan zegoen "ospederixia". Kolonia nolakoa zen azaltzen du. Jendea oporrak pasatzera joaten zen bertara. Manolo Gisasola autoz joaten zen oporretan. Lehenengo autoa izan zuen Manolo Gisasolak eta nolakoa zen azaltzen du. Baita haien oporrak ere.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko martxoaren 28a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: EIB-043/006
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak
Transkripzioa
-Hospederixia bazeuan ni etorri nitzanian.
-Oin Kolonixak darena?
-Bai, bai. Ba hortxe bertan [...]. Goixan dao, habitaziuak pe egon biha dabe, baiña orduan ez, behia zan bakarrik. Ta egongo zien ba bost bat kuarto edo, haundi-haundixak. Osea zian haundixak kuartuak eta han familixia egoten zan, "por ejemplo"...
-Jentia joaten zan bakaziñuetan.
-Bai, bai. Bakaziñuetan joaten zien eta. Klaro, ez zeuan oingo moduan kotxerik eta. "Por ejemplo" honetxek zeukan kotxe bat, lenengo kotxia honena etortzen zan, Manolo Gisasola. Ta manibelakin emoten jakon holan. Akordatzen naiz joaten zienian, zapatuan etorri Arratera eta gero joaten zien domeka gabian Eibar aldera.
-Hori gizonak?
-Bai, gizonak. Eta osabak, tiok, jasotzen zaban hola sotania eta ematen zion manibelari, bera barruan dauala, bestela ezin zeiken arrankau kotxia. Hola eitten zan maniobria orduan. Eta hori zan lenengo kotxia Arratera joaten zana.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!