Eibar (Gipuzkoa)

Mendaron ez zegoen ez argirik eta ez urik

Mendaron ez zegoen ez argirik eta ez urik Bartolo ume-umetan etorri zen Eibarrera Mendarotik. Garai hartan sekulako aldea zegoen Mendaro eta Eibarren artean. Mendaroko etxeetan urik ere ez zegoen (ezta komunik ere). Bartoloren etxean, esate baterako, bi etxebizitza zeuden eta komunzulo moduko bat denentzat. Argirik ere ia ez zuten (bonbilla bakarra etxe osoan). Kandelekin ibiltzen ziren. Janaria prestatzeko ere ez zuten ekonomikarik, baserrietako beheko sua baizik, laratz eta guzti. Etxeek zenbakirik ere ez zuten; etxearen izena besterik ez. Bartoloren etxea "Errementarinekoa" zen, etxe barruan errementaria bizi zelako (aizkorak, laiak eta igitaiak egiten zituen). Beste etxeak: Franzisnanekua (taberna zen), Simonenekua, Zesterokua, Kotxerokua, Txalkorkua (Linazasororena, irin-fabrika zuena)... Kale-izenik ere ez zegoen, bi auzo besterik ez: Azpilgoeta (Mutriku) eta Garagartza (Elgoibar). Farmaziarik ere ez zegoen eta medikua ere ez beti.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-037-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bartolo ume-umetan etorri zen Eibarrera Mendarotik. Garai hartan sekulako aldea zegoen Mendaro eta Eibarren artean. Mendaroko etxeetan urik ere ez zegoen (ezta komunik ere). Bartoloren etxean, esate baterako, bi etxebizitza zeuden eta komunzulo moduko bat denentzat. Argirik ere ia ez zuten (bonbilla bakarra etxe osoan). Kandelekin ibiltzen ziren. Janaria prestatzeko ere ez zuten ekonomikarik, baserrietako beheko sua baizik, laratz eta guzti. Etxeek zenbakirik ere ez zuten; etxearen izena besterik ez. Bartoloren etxea "Errementarinekoa" zen, etxe barruan errementaria bizi zelako (aizkorak, laiak eta igitaiak egiten zituen). Beste etxeak: Franzisnanekua (taberna zen), Simonenekua, Zesterokua, Kotxerokua, Txalkorkua (Linazasororena, irin-fabrika zuena)... Kale-izenik ere ez zegoen, bi auzo besterik ez: Azpilgoeta (Mutriku) eta Garagartza (Elgoibar). Farmaziarik ere ez zegoen eta medikua ere ez beti.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia