Errotak, presak eta zentralak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-034-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maltzagatik hasita zentralak izendatzen ditu, Apalategiko errota eta torloju lantegia, Kortasonekoa, Barrenazarrekoa, Orbeanekoa, Zerrategia eta labaderoa eta abar.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:05:10
- Erref: EIB-034/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
-Ia behetik gora eitten doun hasi Maltza(ga)kuak.
-Banan-banan egingo douz goraiño?
-Bai, bai. Maltza(ga)kua badakik zelan zeuan. Maltza(ga)kuak emuten juan indarra. Gerra ostian hango indarrakin biharra einda naok neu be. Ta pasatzen zuan igual badiharduk biharrian da ra! geratu eitten zuan, indarra juan. Eta telefonotik deittu eta esaten juan han enkargau eitten zeban mutil gazte bat zuan. Udaazkena zanian esaten juan “orbela”; itxuria orbelak jan eitten jok, ura hartzen jok berak, eta ura gastatzen jakuen eta geldittu. Ta beste izen bat be esaten juan. Orbela esaten juan baiña “laiñua” be bai aitzakixia. Itxuria laiñua sartzen zanian laiñuak itxuria lapurtu eitten juan ura. Ur gitxi udan-ta. Horretxek esaten jittuan, eta azkenian hari zaintzailliari gatxizena ipiñi getsaun, Orbela esaten..., “Orbelak hauxe deittu jok”, edo bestia.
-Eta orduan hori zan Kojonesena?
-Bai, hoixe zuan. Lelena. Eibarko... Bueno, beste bat be bajeuan. GACiak pe zentrala jekan Saturixon, baiña zereko urekin, Arrate ostetik zetozen urekin. Oiñ Elgoibarko mugia dok ba, ha etxakixat Eibarko terrenuan zeuan edo Elgoibarkua zan ha, hoixe etxakixat. Hau lagako juau dudan.
-Beste erreka bat baiña.
-Bai. Hango errekia, Saturixoko errekia sartzen zuan Egora, Eibarko errekara, eta oin ha zentrala nun zeuan, Elgoibarko lurrian ala Eibarkuan etxakixat hori. Bueno, Maltza(ga)kua hasi, gero Apalategikua, errotia. Apalategikua, bi.
-Han errotia ezautu dozu?
-Bai, bai, bai. Han tornillerixia, tornilleruak eitten juen biharra. Bertakuak jekan tornillerixia. Nik etxakixat urakin eitten zeben biharrik harek. Harek pentsatzen jatak motorrekin eitten zebela biharra. Baiña errotia han egon zuan, artua-ta joten jittuen, zehetzen jittuen han Apalategin. Gero bestia zuan, esan dotena, zerekua, Kojones famosuana, Apalategikua; gero Kortasonekua esaten jakona, hori be esan doten lekuan, hantxe inguruan zuan hori be.
-Matadero barrixan inguruan?
-Ez, matadero barrixa baiño beherao. Autopistako entradetan, beherao itten dok hori, hantxe inguruan zuan.
-Ermitta onduan?
-Ermittia baiño beherao, beherao. Beheratxuao, bai. Hiru horrek. Gero laugarrena etorriko zuan Barrenazarreko hori. Hori ezezaun hori lehen esan doun hori, Barrenazarrian bazala errotia. Ni akordatzen nok guk han potzua eitten zala eta igari eitten genduala presa gaiñian. Lehen presa gaiñetan eitten zuan igari, hantxe egoten zuan ura ta.
-Han inguruan errotaren bat edo ez zenduan ezautu zuk?
-Etxakat nik goguan hangorikan. Gero esan dotena Orbeanekua, Urkuzuko itturri ondoko hori.
-Horrek emoten zotsan argixa Orbeari?
-Orbeari indarra, taillarra jeuan han, Orbeaneko taillarra lelengo hantxe fundau zuan. Karmelitetako aurrian bestekaldian. Bai.
-Ezautu zenduan zuk hangua?
-Nik ez najuan ezautu. Nik zarra bai, edifiziua bai baiña bestera pasauta jeuazen nik ezautu nittuanerako. Leku barrira, oin torriak daozen lekura. Hori hangua. Gero handik gora etorri ta esan doun hori, Arotz Haundixaneko, zerrerixako hori labaderuakin, Arikitxaneko zubi onduan.
-Handik hartzen zeban ura?
-Ura labaderuan pasatzen zuan eta gero joaten zuan horra zerera, zerrara.
-Zerria nun zeuan gutxi gorabehera, Pedromaneko etxietan edo?
-Beherao. Arotz Handixak berak indako etxiak zittuan. Arotz Haundixa esaten jakuan, Arregi, Arregitarrak zittuan, Nikolas Arregi zuan haren seme bat.
-Txontako sarrera inguruan edo?
-Ez, beherao, parkeko parian. Lehen esan duat ba Sagarbitsa tabernia ta, hantxe, harek etxiak. Oin badaok ba fruterixia Pilar edo, Pilarregandik honutz daozen pegora bi Arotz Haundixanak zittuan. Hantxe jeuan hori. Ta gero jeuan hortik gora hori presiori. Gero hor bajeuazen beste presa raro batzuek be, ura hartzen juen, Txomoneko forjarako ura hartzekua be bajeuan, baiña indar moduan ez zuan ha. Ura hartzeko presia. Forjarako ta ura bihar zuan ba errekatik.
-Txomonekua nun zeuan lehen fabrikia?
-Txomonekua zuan Laspiurreneko taillarran parian bestekaldian, haretxen etxian atzian. Oin badaok ba edifizio haundi bat einda han zerekua, hori Araneko etxiak, hantxe; hantxe zuan Txomoneko forjia.
-Harek be ura hartzen zeben orduan.
-Harek ura baiña indar moduan ez, ia harena dok ura biharrerako, ura bihar forjarako ta. Ta gero bestia jeuan, lehen esan douna, STAR-erako zeuana, oin Bolerako pare inguruan beste presia.
-Ariatzako hori?
-Ariatzako hori, bai.
-Eta eruaten zeban ura nora?
-Zereko parera, esan duat ba, pasatzen zuan hori, Errebaleko etxien azpittik joaten zuan hori ur hori, ta agertzen zuan, eskolak badauazak ba kuartela egondako parian, haren bestekaldian, errekian bestekaldian.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!