Eibar (Gipuzkoa)

Lehenengo porlanezko lantegia

Lehenengo porlanezko lantegia Eibarko lehenengo porlanezko lantegiaren aipamena egiten du eta Gaztañaga lantegia lekuz aldatu zutenekoa. Urtegi gehiago.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarko lehenengo porlanezko lantegiaren aipamena egiten du eta Gaztañaga lantegia lekuz aldatu zutenekoa. Urtegi gehiago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lelengo Ixidro Gaztañagak euki juan taillarra, eta erre ein zuan, eta han erre zanian ein juen taillar barrixa, eta ha taillar barrixa izan zuan lelengo zementozko taillarra Eibarren. Ta Starrak jekan, hementxe parian jekan erreka onduan; hara eruan juan dana.
-Birjiñapian zekan?
-Birjiñapetik eta Ariatzara bittartian. Erreka onduan jekan taillarra. Edifizio haundi bat zuan eta hantxe jekan taillarra. Beheko planta dana Starra zittuan. Goixak zittuazen beste batzuenak. Ha eruan juen haraxe barrixa ein zebenian, ta Gaztañagak eruan juan Bidebarrixetara, parkeko parian ez hago ikusitta han taillar bat; hor fruterixia esandako lekuan jeuan taillar zahar bat, ez jakixat ezautu eban ha, haraxe eruan juen Gaztañaga taillarra, eta bestiak Starra juan zuan horra. Ariatzakuak Starra [mantentzen] juan, gero esan douna, gorao, Hotela daon lekukua [hartzen juen] Katxoneko ura, Katxonerakua, labaderotik pasauta.
-Presia oin Arrate Hotelan inguruan edo?
-Bai, hantxe inguruan zuan hori presiori. Hantxe urtetzen juan da presatik ura urten da belaxe labaderuan pasatzen zuan. Gero ba luze, Calbeton azpittik zihar etortzen zuan. Oin, nola [esango deuat] nik hori, oin farmazia ta badauazak ba Las Herasenak, hantxe ingurura, hantxe jeuan zerori.
-Katxoneko...
-Erreka aldetik jeuan taillarra, baiña handikan sartzen zuan ura, erreka aldera, handik errekatik urteten juan-ta.
-Eta beste kunbo bat hamentxe bertan zeuan, ez, Birjiñapian?
-Bai ba, haxe ura, Katxoneko kunbua zuan ha, Katxoneko ura deposittatzen, sartzen zuan kunbora, gero kunbotik jausten zuan zeera, errotara. Errotia edo mobimentua ipintzen zeban makiñara. Hori hortikan. Gero hurrengo esan dotena, Otola Erdiko parekua, Errastiñeko zentrala eraitten juan, Torrekua.
-Lehenago Amañakua.
-Ha, zerekua, Kakalardoneko errotia. Gero Alfak hartu juan ha dana be.
-Presia Amañan egongo zan, ez?
-Presia Amañan jeuan. Oin Amaña nun izango dok hori? Amañatik ingurua, hauxe ingurua izango zuan ha. Oin surtidorera igotzen dok ba, kamiñua hartzen dok ba, hantxe inguruan zuan hori presiori.
-Eta bertan egin zan piszinia gero?
-Gero Kakalardonekua geratu ein zuan baiña han piszinia ein juen gero haura kanala aprobetxauta. Itto be ein zuan Eibarko mutiko bat, pentsa eik. Historixia laga juan harek pisziniak. Haxe izan zuan, piszinia esaten jakuan, zeoze, potzu haundi bat. Eibarko gauzak orduan ez zittuan gaurko modukuak eta. Gero esan dotena, Torrekuori, Otola Erdikuan jeuan presia, eta gorao esan doun hori, [Geg?] daon lekua panaderixarakua.
-Azaldeginerakua. Eta gero goren esan doun hori ba [Karloszabalen?] zerori, martxan daon hori.
-Olarriakua.
-Olarriakua. Horretxek danok dittuk.
-Haxe izango zan azkena Eibarko...
-Eibarko azkena haxe dok.
-Ha justu-justu Eibarren, ez?
-Gero oin nahi bok sartu Iburren be badaok beste bat, beste zentral bat. Han zentrala jeuan han be ta, zentrala ta gero tornillerixia jeuan bertan han be. Baiña ha igual egongo zuen Zaldibarko partian.
-Eibarrek presa mordua zekazen eta gaiñera inportantia izango zan orduan.
-Txontakua ez deuat esan gaiñera. [...]. Zuan norixa haundi bat zuan burdiñazkua; harek eukiko jittuan diametruan bost bat metro, eukiko eingo jittuan harek. Aletak edo, ura jausi ahalian bueltaka erabiltzen juan harek, bueltaka, aletak klas-klas-klas!, urak jo ahalian, sosiuz-sosiuz baiña mobimentua. Ta guk ezautu genduan ha, ha geldi egoten zuan, martxan ez jeuan. Guk igari eitten genduan Txontako presan, eta ura hotzaua egoten zuan, gaiñera, mendiko ura! Ha hantxe euan ha geldi, ta gero ez jakixat, desaparezidu ein zuan ha. Ha, e, gerra ostian saldia eingo juen harekin seguru, burdiñia zuan dana ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia