Armeria Eskolak izen handia zuen eta inguruko herri guztietako ikasleak biltzen zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fraideetako ikasketak amaitu ondoren, 12-13 urterekin Armeria Eskolara joan zen. Ordurako, 12 urteko umeak erdi-gizonak ziren; asko eta asko lanean hasita, ordurako. Bere ikaskideen artean, Jose Etxeberria, Pedro Laka... Ikastetxeak izen handia zeukan eta inguruko herri guztietako ikasleak etortzen ziren: Durango, Mallabia, Ermua, Elgoibar, Elgeta... baita urrunagotik ere (Deba, Zarautz...). Mekanikako eskola zen eta tailerreko kontuak ikasten zituzten. Erlijio-eskolak ere izaten ziren Armeria Eskolan. Don Jose eta Don Anas ziren irakasleak. Zigorrak igandeetan izaten ziren.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: EIB-027/009
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!