Isasiko Corazonistak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Frontoizarrean 2 urtez ikasi ondoren, amak fraideetara bidali zuen, Isasiko Corazonisten ikastetxera (gaur egun La Salle). Eskola nazionalekin alderatuta, fraideetan irakasle hobeak zeuden eta gehiago ikasten zen. Diziplina gehiago zegoen. Eibarko ume asko joaten ziren bertara, gurasoek sakrifizio txikia eginda. Legarren bizi zenez, zuzen-zuzenean jaisten zen eskolara.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:04:11
- Erref: EIB-027/008
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak
Transkripzioa
-Eta gero ba handikan gurasuak-eta Frontoi Zaharrian baiño fraillietan gehixao ikasiko dozu ta, bueno, fraillietara.
-Ze fraille zien orduan?
-"Sagrado Corazón".
-Korazonistak?
-Bai. Korazonistak ez zittuan, "del Sagrado Corazón". Korazonistak "Corazón de María" eta hainbeste bihotz daozak hor tartian, ez jakixat ba nik zeiñenak zian. "Sagrado Corazón; de Jesús" izango zuan.
-Gustora joaten ziñan hara?
-Bai, bai. Eta, honbre, mutil saiatua nitzuan, eta ondo, gustora. Baiña han lelengo don Jesus jeuan bat, fraille; ha beti ibiltzen zuan normal jantzitta, ez jekan sotanarik eta. Gorputz nahiko deformia jekan, txikitxo bat. Don Jesus, sinpatikua zuan. Eta lelengo harekin, eta gero bigarren klase batera don Bernardino edo zuan, jo, ha zuan falangistia! Buuu! Akordatzen jatak, ez jakixat nik ze poesia ikasi bihar zan edo ta, España ta "La Patria" ta nok daki zertzuek. Eta, jo, bueno, demaseko notia ipini jestan. Ni pozago joan nintzuan etxera ta ixa matraillakua aittak: “Zer darabik baiña, zer, zer dok hori!? Ze erakusten detsue baiña zueri!?” Bai, bai, bai. Eta ni, ene! Gauza on bat ein nebalakuan, poesiak ikasi ta, joe, errezitau najetsan aittari ta, joe, bueno, hasarre, hasarre jarri jatan, bai. Girua zuan halakua, eta girua zuan edozein fraille kolegixotan zeuana; halakua zuan.
-Alde haundixa zeuan Frontoi Zaharretik frailletara?
-Bai, bai. Eskolan eta benetan ganora gehixao jeuan fraillietan bestian baiño. Disziplinia...
-Eta ikasliak be...
-Bai, bai. Honbre, nere gurasuak be orduan seguru asko sakrifiziotxo bat einda bialduko nindduen hara. Seguru. Eta gero jente klasia be diferentia zuan. Han fraillietan ba danetik, e, danetik, baiña bueno, Eibarko burgeskumak eta danak joaten zittuan haratxe, ez jeuan besterik. Danetik. Oso popularra zuan ha. Bai.
-Oingo edifizio berdiña zan?
-Bai. Jose Antonio Gisasola zuan hori ein ebana.
-Indianoren bat edo?
-Indianoren bat, bai. Baiña nik beti ezautu izan juat hori halatxe. Etxetikan fraillietara trenbidia pasau ta Makalarrotik taka-taka-taka kaskara bat. Bai. Ez jeuan beste biderik, hi, bueltia emoten ez hitzan ibiliko, hortitxikan ras!, zuzen-zuzenian.
-Zubixa nun zeuan? Errekia nun pasatzen zenduen?
-Ez jakat akorduan.
-Makalarro inguruan izango zan?
-Bai, bai.
-Bestela Torrekuan edo.
-Gero pasatzen dana dok Alfak pe ordurako in jittuan bere zerak eta nik ez jakixat zubirik... Bai, egongo zuan hor, hor zubixa egongo zuan. Ta gero Alfa errekian terrenuak irabazten joan ahala, ba ia zubixan ideia galduta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!