Amaña eta Legarreko baserriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: EIB-027/005
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Hor basarrixak eta aittatu dozuz, eta Amañan eta, basarri inguru guzti hori eta zelaixak eta bueno...
-Bai, bai, bai. Ez nintzuan hor zihar ibiltzen, nik etxakat holako idea garbi-garbirik ha zela zeuan. Etxakat idea garbirik, baiña basarri bi egozela bai, Artaitta eta Asolaigartza. Bai, hortxe zittuan.
-Parian Errekonduan hor Torrekua eta...
-Torrekua eta Barrenengua. Horrek behian.
-Oin anbulatorixua ta...
-Bai. Eta bestela ba. Eta Legarren Etxebarri, Valerianan basarrixa. Legarren bertan, bertan-bertan jeuan. Hi ez haiz akordauko, bueno, hik ikusi be ez, ikusi be ez. Bai, hori jeuan, zela esango duat ba nik...
-Oin garaje hori dauan tokixan, gutxi gorabehera?
-Ez. Hori jeuan, nola esango duat ba nik, horrek torre haundixok badauaz ba? Horrek baiño honutzatxuao. Honutzatxuao jeuan, basarrixa zeuan, basarrixa, kale-kalian, kale-basarrixa zuan. Eta horkua zuan Alfako Etxebarri, Arriola, Arriola ta horkuak zittuan. Etxakixat Valeriana ze izango zan etxe bardiña, tia edo, etxakixat, baiña zeoze harekin bajekan zerikusixa. Bajekan, bai.
-Eta Legarren beste etxerik ez euan? Basarri hori ta...?
-Etxiak bai. Eta zeran taillera, Ereñan taillerra. Ereña, ointsuan hil dok ba hau Beorlegi, horren suiñak jekan. Ereña y Gisasola. Gero horrek laga ein juen hori tailler hori eta joan zittuan, ein juen barrixa Otolan. Horren taillerra jeuan eta horren gaiñian bajeuazen etxe pare bat bai behintzat. Eta gero akordatzen jatak, tabernia jeuan, Bar Gabiria, eta akordatzen jatak halako dibujoren bat edo zer bat "Hau dek esnea!" edo ipintzen juan, porroittikan eraten edo, botatik edo halako zeoze, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!