Eibar (Gipuzkoa)

Aita "Arraindi" kalean jaioa

Aita "Arraindi" kalean jaioa <p>Gurasoak eibartarrak zituen. Aita "Arraindi" kalean jaio zen. "Arraindi" kalea non zegoen; inguruko eraikinak eta kaleak nolakoak ziren. Kale horretan arrandegiren bat egongo zela uste du kaleak izen hori izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoak eibartarrak zituen. Aita "Arraindi" kalean jaio zen. "Arraindi" kalea non zegoen; inguruko eraikinak eta kaleak nolakoak ziren. Kale horretan arrandegiren bat egongo zela uste du kaleak izen hori izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik aitta ta ama Eibarkuak nittuan. Aitta jaixo zan, ez dozue eukiko, seguru, kalian izena be, "Arraindi" kalian. "Arraindi" kalia, ez dakitt entzun dozuen sekula be. "Arraindi" kalia zan, "calle pescadería, Arraindegi", baiña "Arraindi", kalia esaten zetsan jentiak. Ta ha zan kale bat izen euskalduna eukana, "Arraindi" kalia. Ta hori euan ba, parrokixia, San Andres, harek oin daukan e, ha esplanadatxua, zerian sartu ta… haren parian euan etxe bat, Godoiena esaten eben, eskudo haundi batekin, ta gero haren etxian albuan, ba, barrenkalia, barrenkalia zan. Ta hantxe euan, hori etxiori, esan doguna, "Godoi". Ba, haren atzekaldian euan elizarutz paralelo, ba, "Arraindi" kalia. Ez dakitt aittu dozun, gitxi gorabehera.
-Bai, oiñ parkia dauan tokixan, ez? Parrokixa pareko parkia dauan tokixan.
-Bai, bai, bai, parkia-edo.
-Bai, justu, oin [...] justu…
-Bai, bueno, hantxe, bai.
-Eta esan dozu "Arraindi" kalia zala
- "Arraindi" kalia.
-Zegaittik zekan izen hori, badakizu?
-"Calle de la pescadería".
-Arraindegixak-edo zeren edo holakoren bat?
-Horrek, seguru, horrek eukiko ebana hori, dendaren bat edo beste egongo ziran "pescadería" esaten dana, arraiña saltzen ebenak. "Arraindegi" kalia horretxegaittik izango zan, zegaittik eze... Hantxe jaixua zan nere aitta "Arraindi" kalian.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia