Eibar (Gipuzkoa)

Eibarren euskara zen nagusi

Eibarren euskara zen nagusi Eibarren leku eta alor guztietan euskaraz egiten zen lehenago. Hala ere, bazeuden zenbait familia euren burua gorago ikusten zutenak eta gaztelaniaz hitz egiten zutenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarren leku eta alor guztietan euskaraz egiten zen lehenago. Hala ere, bazeuden zenbait familia euren burua gorago ikusten zutenak eta gaztelaniaz hitz egiten zutenak.

Transkripzioa

-Ba, nik, lelengo esan gura dodana da, Eibarko euskerian gaiñian, gure epoketan, gure... euskeria, Toribiok esaten daben moduan, errezoia dauka, Eibar guztian eitten zan euskeria, ta danian, danian. Hori e, uste dot esaten dabela prologuan esaten dau hori, Eibarren danian eitten zan euskeria, ba… dendetan ta elizan ta aiuntamentuan ta juzgauan ta danian eitten zan euskeria orduan. Ta hori esan ebenetik galduta euan zeoze, baiña Eibarko euskeria, ba, familixa batzuk, euren burua pentsatzen ebenak, gehixao, pixkat handikixauak zirala, ez eben erabiltzen euskeria, kastellano eitten eben.
-Ta asko ziran halakuak?
-Ez, ez, ez Eibarren… zenbat egongo zian ba… dozena bat-edo dozena t`erdi-edo…ez euan e…, baiña bestian normala zan euskeraz eittia danak, danak euskeraz eittia.
-Baitta biharrian eta kalian eta…
-Bai, danian, biharrian ta kalian ta etxe barruan, "por supuesto" etxe barruan, bai, bai, bai.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia