Eibar (Gipuzkoa)

Itxaron-zerrenda Alfa-ren eskolan josten ikasteko

Itxaron-zerrenda Alfa-ren eskolan josten ikasteko <p>Ikasle asko pasa ziren Alfa-ren brodatzen ikasteko eskolatik. Beteta zegoenean, izena eman eta itxaron egin behar izaten zuten. Trenez etortzen ziren asko. Hiru hilabete inguruan ikasten zuten normalean, baina ezberdintasun handia egoten zen ikasle batetik bestera. Zein izaten zen ikasteko prozesua.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikasle asko pasa ziren Alfa-ren brodatzen ikasteko eskolatik. Beteta zegoenean, izena eman eta itxaron egin behar izaten zuten. Trenez etortzen ziren asko. Hiru hilabete inguruan ikasten zuten normalean, baina ezberdintasun handia egoten zen ikasle batetik bestera. Zein izaten zen ikasteko prozesua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ez jatzu etortzen izenik edo…?
- Izenik? Eske hainbeste ziazen!
- Asko, ez?
- Enee! Asko. Eibartarrak asko eta ingurukuak be asko. Asko baiña, e!
- Bai, gaiñera, esan dozu inguruko herrixetatik eta…
- Bai, asko, asko. Itxein itten zeben lekua eukitzeko. Eske beti zeuan konpleto.
- Eta hori zelan izaten zan? Bertara juaten zian dendara ta […] eskatu edo…?
- Bai, bai, hori. “Nahi dou ikastia”, ba, igual konpleto zeuan, “Ba, itxein in bihar dozu. Laga telefonua edo izena, edo hamendik hillebetera etorri ta aber…”. Porke batzuek ikasten zeben bixkor edo… bueno; baiña beste batzuek ez. Hori badakizu, danena da. Ta itxein itten zeben. Ta gero, ba, etortzen ziazen ta… Trenian! Edo… Gehixenak trenian. Autobusian be bai, baiña trenian gehixenak.
- Eta, holan, medixia, gitxi gorabehera, zenbat denpora egoten zan neska bakoitza? Hori, ez? Batzuk gehixao, beste batzuk gitxiao, baiña…
- Bueno, ba, hiru hillebete edo… holakoren bat. Bai, hiru hillebete edo. Ya urtetzen zeben ya laboriak eitten. Ya… Lehenengo trapu baten. Trapu bat… bai, hantxe… Eske, esan detsut, batzuek etortzen ziazen, ez zekixen ezta jostorratza be enebratzen. Ezta… ta pedalari emoten be ez. Oseake horrekin ekin bihar zaraz, ba…
- Bai, pazientzia asko ta…
-… ikasten, ba, pedalari emoten aurrerutz. Bestela, atzerutz ta aurrerutz ta... Bai, ta, ba, horrekin… horrek atzerau juaten diraz dana. Beste batzuek ya badakixe enebratzen ta horrek gauzok ta trapu baten eitten ziazen, ba… ekitzen ziazen lehenengo, ba, puntada batzuek. Ta handik, ba, gero bainikia, ta gero festoia ta gero ya ekartzen zeban filigranak eta danetik, eta ya gero, ba, laborak. Eurak ekartzen zeben mantela edo tapetia —esan dozuna—, edo izaria edo… ta ya eitten zeben, ba, holaxen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia