Eibar (Gipuzkoa)

17 urterekin Alfa lantegira, brodatzaile moduan

17 urterekin Alfa lantegira, brodatzaile moduan <p>Aitak eta anaiak ALFA lantegian lan egiten zuten eta bera ere han hasi zen. 17 urte zituen. Hasieratik dendan egon zen lanean, brodatzaile moduan. Bi irakasle egoten ziren beti. Bederatzi urtez jardun zuen bertan, ezkondu arte.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak eta anaiak ALFA lantegian lan egiten zuten eta bera ere han hasi zen. 17 urte zituen. Hasieratik dendan egon zen lanean, brodatzaile moduan. Bi irakasle egoten ziren beti. Bederatzi urtez jardun zuen bertan, ezkondu arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta zelan hasi ziñan Alfa-n biharrian?
- Bueno, nere aitta be biharrian… Alfan eitten zeban biharra. Nere anaiak be bai. Oseake, binkulauta Alfa-kin geuan danok. Ta ni lehelengo, ba, ikasten ibili nitzan dendan, bordaua ikasten, ta gero, ba… Beti egon garaz bi erakus… andereño edo. Bi. Ta, ba, ni sartu nitzanian biharrian, bata taillarrera pasau zeben, nausixa, ta geratu giñan Maite ta ni. Bi.
- Eta zuzenian sartu ziñan, orduan, eskolara. Alfa-n sartu ziñanian biharra eittera, zuzenian klasiak emotera?
- Bai, bai, beti egon naiz dendan. Beti. Osea… Ezkondu arte.
- Eta zenbat urtekin esan dozu?
- Ba hamazazpi urtekin.
- Gazte, ez?
- Bai. Lehen… Bueno, jentiak estudixatzen eban, baiña gitxiao oin baiño. Asko gitxiao!
- Bai, lehen hamalaura arte ya asko zan.
- Horretxeaittik. Ibiltzen ziñazen eskolan ta gero partikular be [hemen baten], ta gero, ba, biharrera!
- Ta andren kasuan, askotan hori, ez? Bordaua edo jostera edo…
- Bai. Bueno, Alfa-n eitten zeben andrak be bai biharra, e! Baiña nik beti in neban dendan, bordauan. Beti. Ezkondu arte.
- Eta zenbat urtekin?
- Ba bederatzi urtian egon nitzan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia