Eibar (Gipuzkoa)

Ogia eta artoberoa

Ogia eta artoberoa <p>Ogia eta artoa. Beraiek ogi gutxi egiten zuten; artoa bai, saldu egiten zuen eta. Egunero Frontoi Zarreko eskolatik irtenda Isasira joaten zen ogitara.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogia eta artoa. Beraiek ogi gutxi egiten zuten; artoa bai, saldu egiten zuen eta. Egunero Frontoi Zarreko eskolatik irtenda Isasira joaten zen ogitara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zeuen etxian ogirik gitxi eitten zan, ez?
- Ba, eitten eban gure amak, baiña artua gehixao. Artua asko, “buu!”, gure amak arto asko eitten eban, Baiña…! Ogixa be eitten eban lantzian behin, baiña gutxi, ogixa gutxi. Guk erosi eitten [dogu] ogixa, ogixa erosi. Lau librako ogixak. Badakizu, zortzi lagun giñazen gu, e? Ta kuadrilla ona! Ta ni gaztena etxian! Neu bizi naiz bakarrik oin. Ta Onaindia, zera, sasixan zeguan errotia, Onaindia. Harek be [… ibilli zittun] semiak. Bueno, harek danak hil zian antxiña. Bat ez dakit ez dan bizi ondio e? Ointxe dala urte bi-edo Eibarren egon zan gaztena, hor [Habanan] edo hor dago ezkonduta. Ogixak hartu, lau librako ogixak, “dos kilos” . Bai, kilo bi bakotxak. Bi! Hartu albo banatan –granujia ni– ta etxera! Egunero haxe biharra eitten neban nik! Eskolatik ogittara, ogi bi hartu ta etxera! Pagau sekula be ez! Ez dakit zela arreglatzen zian. Nik ez neban dirurik eruaten da…!
- Zuk jaso.
- Nik ekarri! Bi lauko, etxera! Egunero, eskolara faten nitzan, Frontoi Zaharrian eskolan, Frontoi Zaharra, badakizu, oin obria egin dabena? Ha eskolia oindio ez da denpora asko bota dabela. Ez da denpora asko. Zenbat urte izango da, ba?
- Bai, bai, 5-6 urte.
- Haintxe eskolan ibilitta nago ni! Ta handik, handik Isasira, hartu ogixak eta etxera! Ta zeretik, Abontzatik zihar, […] ta korrida plaza azpittik, gure etxera.
- Osake, etxian ez zeban eitten zuen amak?
- Gitxi, gitxi. Lantzian behin eitten zittuan! Iñoiz-iñoiz eitten eban, baiña ogixak gitxi, artua asko. Saldu eitten eban artua ta! Asko saltzen eban artua!
- Bai, bestela, bihar larregi, ez?
- Bai, gure ama koittauak [makiña bat] bihar eitten eban, dirurik ez eukitzeko. Alperrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia