Errotara asto gainean
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Asto gainean errotara joaten zen sarri, Barrena Txikira, arto irin bila. Apalategi inguruan ere beste errota bat zegoen. Beste errota batzuk ere baziren: Eitzagan, Ezkaregin...
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: AB-294/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artoa , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Oin aittatu dozu, arto billa zu juaten ziñala, ez?
- E?
- Errotara arto billa zu juaten ziñala.
- Artuan billa, bai.
- Arturuna erosten zenduan?
- Arturuna erosi, ta panaderuari esaten […]: “Oye, amak esan desta berrogei kilo arturuna emoteko”. Ta harek errotia eukitzen zeben, zaku bat hartzen zeban ta “ra!” paliakin bete, pisau ta “aiba!”. Astua eruaten neban nik, ta errotarixak eitten eban “da!” bota astuari, lotu sokiakin, “ala, etxera!”. Ama bera […] dirua eruatera. Ama ez dakit zelan arreglatzen zan, nik ez neban eruaten dirurik eta! Amak pagauko etsan!
- Eta nora juaten ziñan orduan erostera?
- Barrena Txikixa! Oin han, badao ba… gasoliñeria?
- Otolan?
- Bai. Hor gasolin… ha baiño honutzatxuago zan Barrena Txikixa, errotia zeguan han. Ta han ura etortzen zan zeretik, Bizkaittik, hor Ermua ondotik ura, presia […] ta errotia zeuan hor. [Hortan] beste etxerik ez zeguan. Han etxe zahar bat… Ha etxe zaharra… oin be segidu eitten dau e! Gasolinerian albuan. Ha etxia, noraki noizko etxia dan haura, e! Ha baiño hori errotiori beherago zeguan, Eibar aldera! Bai.
- Eta beste errotarik bazeguan hamen inguruan?
- Beste errotia zerian… e... horra gutxi juaten giñan gu. Maltzaga baiño beherago, zein da hori?
- Apalategi edo?
- Bai, Apalategi. Apalategin beste errota bat, hara be fanda nao behin baiño gehixagotan. Han be errotia zeguan. Gero beste bat, Ezkaregi-Errotia edo hor basarrixan. [Hara ez giñan fango …] baiña hor beste basarri bat egon bihar dau. Oin ez dakit segitzen daben, lehen bazeguan. Apalategin!
- Zeuek, baiña, bestera, normalian…
- Gu horra faten giñan enjeneral. Apalategira fanda nao behin baiño gehixagotan, e! Uruna ekartzera. Baiña horra faten giñazen. Gero Kondia Eitzan, harek be errotia, uruna ekan. Kondia entzungo zenduen… Ermuan, edo… Eitzan! Harek be errotia ekan. Lehen errota asko euan!
- Ta esan dozu egoten ziala kanalak edo erretena edo zelan esaten jako horri?
- Bai, uran kanala, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!