Eibar (Gipuzkoa)

Garia nola erein, batu, jo, garbitu eta gorde

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren inguruko azlpenak: zelan erein, batu, jo, garbitu, gorde, eo, e.a.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta garixa ta be egoten zan…?
- Garixa bai. Hemen danian garixa! Baitta geure etxian be garixa ereitten gendun geuk be! Karo eitten zana garixa! Ereingo ez genduan ba! Garixa ereitten da zerian, nobienbrian ereitten da garixa! Ta ointxe julian ebagi! Ta eskuz jo! Igitaixakin ebagi…
- Kontauko deskuzu pixkat pauso guztiak zelan eitten diran?
- Garixanak? Bai.
- Lehenengo esan dozu ereiñ…?
- Garixa lehenengo… lehenago saratu… zera, artua ebaten da. Artua egoten da, ez? Otubrian artua heldu ta kendu eitten da. Gero arto-zuztarrak geratzen diaz ta zuztarrak gero atxurrakin saratu esaten etsen lehenago, zaratu, [harek…] garbittu bedarra. Gero etortzen zanian zemendixa edo nobienbria, goldia: ganauak ipiñi, ta golda bat sartzen zan, ta harek goldiak lurrari buelta emoten detsa. Goldia ikusiko zenduen, ezta? Lurrari buelta emoten etsan. Ta lehenago ondo nahi ebanak biharra egiñ, ha saratutakua, beste lagun bi edo hiru, ha bedarra goldazulora sartzen. “¿Me has entendido?” [Haura] zulua eitten dau, bai? Ta zelan saratuta zeguan, ha bedarra… Neguan ez da igartzen bedarra, udan bai. Zuluan sartu ta gero bigarren bueltan ha bedarra tapau eitten dau goldiak ta gero geratzen da bedarrik barik garbi-garbi-garbi. Ta goldatutakuan, garixa ereitten da; enjeneral, aitta izaten zan garixa ereitxen [ebana]. Eskuaz erain garixa ta gero ganauekin, aria esaten etsen, hor holan are bat, hortz askokin; igual ekazen hamasei hortz, edo hogei edo ez dakit zenbat ekazen… Holako hortzak… Ta ganauak lotu katiakin ta ganauak eta… gero harekin lautu, bardindu dana! Entenditzen dozu? Harekin bardindu, bardin-bardin ipiñi ta [gehixago lautu bez]. Hori nobienbrian. Ta gero, negua ez jako gustatzen; neguan geldi egoten da garixa, geldi egoten da luzaro. Ernetzen da, baiña gero geldi egoten da; neguan ez dau irabazten. Ta gero marzuan, euzkixak berotutakuan barriro hasten da haura mobitzen. Ta gero pasatzen zan, beste… marzu inguruan, egualdi ona zeguanian, ba, “hesi” bat esaten jakon: egurrekin ta eginda, ta ganaueri geiñian… Garixak, negu guztian zelan telia egitten jakon lurrari eurixekin ta izotzakin ta… ha udabarrixan pixkat apurtu ha, garixak hartu deixan indarra! Hesi bat pasatzen zan [...] ta lurra gozotu.
- Eta zelakua zan pasatzen zan hori, are baten antzerakua edo…?
- Hortzik bakua! Zer esango detsut ba nik? Tabla bat gaiñian pasatzia moduan! Baiña egurrakin eindakua, espresamente zan, hesixa esaten etsen. Hola eukitzen zittuan lau tabla. Lau tabla ta gero egurra sartuta hola, ta gero harri bat gaiñian, ta ha “raa! raaaa!”, lurra haustu eitten eban harek! Ta zelan lurra hausten zeban, gero harek gozua… gozotu eitten zan lurra ta gero garixak, berotzen zanian, indarra hartzen eban behetik gora. Gero, ointxe, otubrian ebagi.
- Julixuan.
- Ointxe, zerian… juliuan. Ointxe, San Juanetan, ba, leku batzuetan gorritzen hasitta ointxe egoten zan; Arrate baillian, lehenago etortzen zan hor behealdian. Zenbat beherago, lehenago heldu goixan baiño. Akondia basarrixan, haura basarrixa Akondian, hamabost bat egun beranduago hamen behian baiño. Hotzagua goixan, freskuagua. Zenbat gorago, freskuago.
- Eta zelan batzen zan?
- Igitaixakin ebagi, ta […] pillak eitten genduzen, holako pillatxuak, holakotxe pillatxuak, pillatxuak, pillatxuak ta beste bat atzetik etortzen zan lotzen gerrixan. Hartu lasto bi edo, berari hartu [behetik] lasto bi, ta holan eitten [eban] “rraa!” batu, ta bueltia emon ta “dza!”, buruak aurrera begira sartzen zan ta “ra!” lotu ta “ra!” lagatzen zan. Lagatzen zien, bostekuak esaten zan: bost, bost, bost, bost… dana. Ta gero, egun bat edo bixan euki ta, eurixa edo baetorren, dana… metatu eitten zian gero edo tolostuta ipiñi danak, eurixa ez… Zelan... garixa hartzen badau eurixak, garixa erre eitten da barriro segiduan!
- Ta sikatzen nun lagatzen zan, lurrian?
- Bai, bai, lurrian. Gero eurixa edo egualdi txarra badator, metia eitten da. Metia… ze esango detsut… zuk ikusi dozu, ba… orduan gari-metarik zuek ez zenduen ikusiko… Bedar-metia esaten da. Bedar-metak oin be egoten dia, garo-metak badagoz oin be… Halaxe eitten da! Ipintzen dia alkarri [holan], lehelengo hiru, gero lau, gero sei…gero bueltan-bueltan, tente. Tente ipintzen da [haura lurretik] ta lehelengo hiru edo ipintzen diaz, alkarri, “da!”, gero bueltan-bueltan, ipiñi ta ipiñi ta ipiñi ta ipiñi ta ipiñi ta ipiñi ta ipiñi, ta pentsatzen dozunian “Ba! Nahikua buelta jakak!”, gero, buelta bat gorago, lurrian ipiñi biharrian, ba, […] hemen dagoz ta gero, ba, goratxuago beste buelta bat. Gero goratxuago beste buelta bat, gero goratxuago beste bat, ta azkenian, akabau! Ta azkenian, puntia zorrotz-zorrotza! Politto eitten eben batzuek e! Praktikia bihar da horretarako be! Jakin ein bihar da! Ta azkenian, ba, puntia zorrotz-zorrotza! Ta gero ipintzen etsen, txorixak eta jan ez deixen, ipintzen etsen, ba, plastikua, zaku bat edo… […] ez zeguan orduan! Plastiko-zakuakin edo, haixiak ez deixen eruan, zokan batekin edo zeozekin lotu puntan ta eurixa ta… eusteko!
- Hori bakarrik eurixa zanian?
- Bueno, hori beti, baiña… beti hori! Ta gero, egualdi ona etorrenian, handik agostua… zenbat da, igual… agostuan… en jeneral, eitten zan garixa jotia, ba, Andra Marixetan, “seis de Agosto, dieciséis, diez de Agosto, San Lorenzo… por ahí” Ta egualdi onak [etozenen baten], orduan egualdixak oin baiño hobiaguak eitten zittuan, juan ganauekin ta etxera ekarri, meta bat. Zenbat…? Igual bazeguazen dozenerdi meta, ba, danak batera ezin leikez jo ta, ba, “Gaur zenbat lagun gauaz biharrerako? Hiru edo lau edo… Bueno, gaur bi ekarriko jittuagu!” Etxe onduan zabaldu, holan ipintzen zian, buruak kanpora diala, alkarren gaiñian tolostu dana, euzkittan sikatzen. Ta gero jartzen zian, holan, egur bat botatzen zan, ta losak ipini, ta batek, en jeneral gaztena, karriua […], ni izaten nitzan beti, ta zokia hartu ta harekin kargia, ta hartu bizkarrian ta ganbarara. Bestiak jo eitten eben losan, “Bin-bun! Bin-bun!” Ez da bihar edarra e! Hautsa…! Ta bero…! Ta bero bihar da! Ez badago bero, ez dau balio, ezin leike jo! Garixa hezia badago, ezin leike jo!
- Behetik oratu ta…
- Bai, oratu zeretik eta losan jo. Bai, ta igarra badago segiduan juaten jako alia. Ta “raa!” Beste bat ganbarara altxatzen. Lagun mordua bihar! Batak… harek… azaua esaten jakon horri, azaua ganbarara eruaten, beste bat ekartzen, beste batzuk joten… gero tomatia ardauakin jan ta…
- Tomatia ardauakin?
- Bai, asko […] tomatia ez zala… lehenago ez zala tomatia jaten…Gure etxian jaten zan tomatia lehen be! Bueno, holakotxe egunetan bakarrik e! Gari jotietan ta… [ointxe be tomatia] pentsau bez!
- Eta holan jotiari… eske, baten batek esan zeskuan, txanketian edo…
- Txanketian!
- Zer zan txanketian?
- Txanketian horixe, losan jotia. Txanketian, bai ba, garixa esaten eben txanketian joteko. Txanketian da, hartu azaua ta losan jotia. Horixe esaten detse, txanketian, horixe da izena. Horren izena horixe da!
- A! Joteko modua…
- Joteko modua ba! Horixe da izena beria, txanketian. Bai, bai, txanketian, txanketian. Horixe da hori, holaxe joten zan. Ta hamen bakarrik ez… danian!
- Eta losa hori ze egoten zan, beti atai inguruan edo…?
- Ez, horrek losok… preparau eitten zan garixa joteko! Egoten zan, holan… urkilla batzuk egoten zian, ta urkillen gaiñian egur bat botatzen zan. Ta gero, haren kontra losak, ta losiak hanka ez deixan eiñ, puntan ultza bat edo sartu, ta gero, ba, jo. Ta gero, amaitzen zianian danak, han gari pillua egoten zan, haundixa, ta, badakizu, lastua ta aroza ta… Ha ez da garbitzen, ha dana zikiña egoten da. Gero makiña bat zeguan, eskuko makiñia, haizia ekan harek, eta ekazen, holan, manibela haundi bat… Ondio ez da denpora asko ikusi dotela, e? Ta harek dakazen txapazko lau bolante, txapak, ta [aria daukanak?] haizia botatzen dabenak atzera ta atzian zeguazen galbahiak. Ta, orduan, zuk manibelari eraitten etsazunian, ekan, manibeliak ekan beste koska batzuk edo… Holan ezin leike esplikau… Ta zuk eraitten etsanian atziari, holan ibiltzen zan galbahia, batian goixan larrixagua, behian fiñagua ta behian fiñagua. Ta gero zekan min bat, miña, miña esaten jakon, atzian ta han danak garbixa urtetzen ebanian, garixak garbi-garbixa urtetzen eban aurrera. Ta harek zelan haize haundixa botatzen eban, zenbat azkarrago eraiñ, ba, gehixago haizia! Hori zikin danori jaurti eitten eban harek! Ta alia geratzen zan behera, ta alia haura da. Ta miña ibiltzen zan holan. Honi eraindakuan, danak mobitzen zian: atzeko galbahiak, miña ta danak. Miña holan ibiltzen zan. Ta granuak garbi-garbi-garbixa urtetzen eban, garixa.
- Hori, alia beherutz eta [arotza?]…
- Arotza ta zikiña… Arotza ariña izaten da, ba, ta bota eitten dau haiziak! Baiña alia izaten bada astunagua, ez dau botatzen.
- Ta arotza, zer da…
- Geiñeko… gari-alian telia.
- Azaltxua edo…
- Azala, bere azaltxua., garixan azala, geratzen jakona. Ta gero, ba, badakizu, joten igarra badago, lasto-puntia, bestia… dana jausten da han, ez dakizu? Dana botatzen dau haiziak! Ta granua bakarrik faten da behera! Gero amak… Gero, kutxan, danak amaitzen zianian, ba, kutxan sartu, garixak, kutxa bi edo hiru edo betetzen zian, ta han eukitzen zittuan gure amak arrautzak, [ez ze(g)uan orduan holakorik] ta arrautzak garitzan sartu ta konserbau eitten da! Garixa freskua da! Sartu eskua, bai? garitzan, ta fresko-freskua zu! Alperrik bero egongo da kanpuan, han barruan fresko-fresko egoten da. Ta hantxe eukitzen eban gure amak arrautzak! […], badakizu, beruak galdu eitten dau arrautzia segiduan! Ta garitzan eukitzen zittuan gordeta! Artua be bai, ta ondo konserbatzen zan…!
- Kutxak zer izaten zian, batzuk espezialak artuandako ta beste batzuk garixandako?
- Ez, gurian ez zeguan… Danak gordetzen zian gurian… Artuandako ta garixandako… danak be ez zian asko egoten ta! Gero handitxik, arratoiak ugari, [etxian]! Arratoia demoniua da gero e! Garixa [daguan…], artua, arratoia…? Sinistu be ezin leike eiñ! Jatekua dagon lekura arrtoia sartzen da…!
- Oseake, luzia zan garixan kontua…
- Buo! Zortzi hillabete!
- Eta garixak be bazeren klasiak?
- Bai, goiz-garixa bat eta berandukua be bai, bi klase eguazen! Bai, klasiak baeguazen bai: goiz-garixa eta berandukua.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia