Eibar (Gipuzkoa)

Gerra Zibileko frontea 7 hilabetean baserri ondoan

Gerra Zibileko frontea 7 hilabetean baserri ondoan <p>Gerra Zibila hasi zenean Euxebik 14 urte zituen. Gerra zibila nola bizi izan zuten baserrian. Milizianoak Gorostiagatik Usartzara eta handik Akondiara. Reketeak beste aldeko tontorrean. Frontea bertan egon zen 7 hilabetean.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra Zibila hasi zenean Euxebik 14 urte zituen. Gerra zibila nola bizi izan zuten baserrian. Milizianoak Gorostiagatik Usartzara eta handik Akondiara. Reketeak beste aldeko tontorrean. Frontea bertan egon zen 7 hilabetean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta gerria etorri zanien, ha zan… Ene! Oin be… [Ha…] be bazan ba gauzia tristia! Etorri zan gerria, bueno, gerria hasitta e(g)uela baiña, hasitta e(g)uela baiña… Setienbrian… Horrek [uste dot]… urten eiñ eban juliuan hamaseixan, hogeta hamaseixan, juliuan hamaseixan, Carmen Eguna [izaten da] ta orduantxe. Eta gu gari-ebaten edo… ni meriendia eruetera edo ez dakit zer, neska koskorra nitzen, hamalau urte oindiok [baiño]… Ta […] zelan esaten eskun [batzutan] “Bueno…! Ebagi! Ebagi! Jango dittugu guk eta!” […] Hori holan pasau zan ta gero zan setienbria. Hor beste basarri zahar bat gure aitta zanak eta errentan hartuta, bedarrak ekarteko ta handitxik bagentozen ta Gorostixa aldien gora, sekula holako gizon pillarik…! “Ene ba! Zer da hori? Jesus, Maria eta Jose!” [Hirurehun bat lagun edo…] ta puf! Halako bildurgarririk! Ta, klaro, harek zien milizianuek ta hamentxe aurreratxuago e? Bertan, hasi die tiroka… Ene ba! Ointxe be hotzikaria [etorten jata]! Gaztie be bai ta… “Ene ba! Munduan azkena! Kitto! Munduan azkena!” pentsau genduen ta juen giñen besteko kortara, orduen bi etxe ta bestera, han hobetotxuago ete ge(g)uezen edo demontres! Ta horraittio, pixkaka, pixkaka, pixkaka igo eben Usartzaraiñok. Eta gero Usartzatik, Akondia mendixa jakingo dozu nun dagon… Akondia mendixan jarri zian milizianuak ta reketiak esaten jakozenak beste aldeko tontorrien. Ta ein zittuen zazpi hillebete! Ha zan zera e? Ta hona…
- Ta zuek?
- Gu hamentxe, ixilik eta “callando”. Ta estu! Ta gero, gure ama, Arraten Muitza-barrikua, ez dakit dakizun Arraten… horrek Aldazabalok… bai, hangotxia. Eta, klaro, han ezin egon, ba, Arratetik… ta harek familixa guztia hona etorri zien, gurera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia