Eibar (Gipuzkoa)

Eskola berria noiz eta zelan ireki zen; Jaunartzea, ospakizun handia

Eskola berria noiz eta zelan ireki zen; Jaunartzea, ospakizun handia <p>Eskola estreinatu zutenean ilusio handia. Eskolan hasi eta martxoan Jaunartzea egin zuten. Ospakizun handia.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola estreinatu zutenean ilusio handia. Eskolan hasi eta martxoan Jaunartzea egin zuten. Ospakizun handia.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Estreiñau ein baldin bazenduen zuek eskolia, ilusiñua eingo zetsuen, ez?
- Bueno…! Jesus, Maria ta Jose! Guk, bueno…! Guk estreiñau genduan, [esaten detsut], urrixan, ezta? Eta gero etorri zan abade bat, Don Julian Eguren edo…, plazentziatar bat. Eske aurretik e(g)uen beste bat, baiña… gerra ostien, ba, gizajua zaharra be bazan, ta kitto. Eta… Eez! Oker esan dot! Ha gero etorri zan! Don Julian Eguren zan gerra denporan egon zana eta gu eskolara hasi giñanien ez zoskun handik ba… martxua edo ez dakit zer izango zan… “Bueno, komulgau ein bihar dogu!” Jaiko erropia daukanak, jaikua, ta ez daukanak, garbittu ta daguenakiñ, ezta? Ta halaxe, ipiñi eskun egun bat, [jun giñan] ume pilla bat, danak komulgau giñan, gero eskolan… Nik hori lehenago [sarri esan] dot, emon eskuen txokolatia ta gailleta surtidua! Ta hemen ikusi barik papelezko gailletak. Egongo zien igual nunbaitten, baiña… Basarrixetan ta behintzat ez zan egoten orduan! Badakizu, oiñ… oiñ… hainbeste urte e! Oiñ hirurogeta hamabi urte, zer? Eta halaxen ta guk… bueno…! Guk zelebrau genduan, guk ein genduan banketia ta gure pozak eta… “pff!” Bueno, bueno, oiñ ipiñizuz langostia ta ez dakit zer ta halako ilusiñorik ez dago. Egixe e? Ez dago, ez dago. Ez, ez, ez, ez! Eta, ba, holan. Hori zan, hori abadiori egon zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia