Klub Deportiboko kuota ordaintzeko trikimailuak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-202-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
12-13 urte zituztenean elkarrekin apuntatu ziren Klub Deportiboan. Luziana aurretik aitarekin joaten zen mendira. Klub Deportiboan sartu aurretik ere buzoietako txartelak jasotzen zituzten. Bazkide kuota: 20 zentimo hilean. Eta hura ordaintzeko amari lapurretan egin behar. Plazara barazkiak erostera joandako bakoitzean, xemeikoren bat edo beste poltsikora.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: AB-202/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Ekonomia eta industria » Txanponak, diru-kontuak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Zuek ze apuntau ziñazien, batera Klub Deportibuan?
- Bai, batera.
- Noiz apuntau ziñazien Klub Deportibuan?
- Felisa: Jesuus! A saber! 12-13 urtekin.
- Ni oiñaz hasi nitzanetik mendixan, baiña Klub Deportibo barik e, beti aittakin.
- F.: Bai, aittakin.
- Aitta,“Guía de los montes” aitta. Gero, ba, urtiekin, espabillatzen-espabillatzen, oskoletik urtetzen, oskoletik urtetzen, ba, Klub Deportibora gero. Baiña Klub Deportibuan sartu baiño lehenao tarjeta mordua hartzen gendunan zerian, buzoietan. Ta geuk ipinitta, gaiñera: “Recogida por…” ta izen-apeliduak geuriak. Ta Klub Deportibuan botatzen buzoian ta geu soziuak izan barik! Ta gero sartu… Zenbat zonan, ba, soziedadia be?
- F.: Gauza haundirik ez, errial bat edo…
- “¡Veinte céntimos! ¡Al mes!” Txakur haundi bi hillian. Hillian, e? Ta eurak txakur haundi bixak be amari lapurretan egn bihar. Plazakora-edo bialtzen ginduzenian, ba, patatak eta, kilo bi hartzera, xemeikua merkiao, ta ha xemeikua amari ostu ta poltsillora. Sagarrak, dozena bi hartzera, merkiao, ta beste txikita bat hantxe ta… Amari ostu etxera baiño lehenao ta. Azia, azia be… zer? Hiru xemeikokin edo txakur haundi birekin ha be plazan euanik haundiña! Akordauta be, e? Horrek gauzok…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!