Eibar (Gipuzkoa)

Karakolak noiz batu eta nola prestatu

Karakolak noiz batu eta nola prestatu <p>Karakolak batzeko sasoia urritik abendura bitartean doa. Nola prestatzen diren azaltzen du eta baita zein egunetan jateko ohitura dagoen ere: Gabonetan, Urteberri-egunean, etab.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-201-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karakolak batzeko sasoia urritik abendura bitartean doa. Nola prestatzen diren azaltzen du eta baita zein egunetan jateko ohitura dagoen ere: Gabonetan, Urteberri-egunean, etab.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Aittatu dozu aittak perretxikuak, manzanillak ta... karakoletara be juaten zala...
- “Caracoles”. Karakoletara izaten zan oktubrian. “Octubre, noviembre y diciembre” , karakolak. Eukitzen zittuan kaja baten, zahixa botata ta arto-adarrak ipinitta, porkerixia botatzeko. Kaja haundixak, e! Egurrezkuak eukitzen zittuen. Hantxe, sikatzen. Ta Gabonetarako, edo hamabost egun lehenago edo, jateko, berak esaten eban, jateko moduan euazela, zikin guztia botata, berak esaten eban. Jaten genduan, ba, Gabonetan ta Gabon Zaharretan ta Erregietan ta... karakolak. Kuadrillara be eruaten zittuan karakolak. Baiña karakolak etxian ipinitta eruaten zittuan, amak ipinitta. Gure amak ekan esku bat karakolak ipintzeko... Ekan esku bat... Gozuak ipintzeko! Neuk be bai e! Neuk be bai ta neure aiztiak be bai. Ta oin loibak be bai, nere amari ikasitta.
-Zelan eitten dozuz?
-Askok eitten dabe... Benidorren, e? Eitten eben egosi ta gero tomatia edo saltsia ein ta haraxe bota ta ya esta. Nik ondo garbittu, binagriakin ta gatzakin ipiñi ura ta banan-banan, banan-banan begiratu ustelduta edo bateron bat badao, porsiakaso. Tokatzen bajatzu usteldutako bat... adios! Juan zan ha kazuelia! Emoten detsa tejillua, itxuria. Bueno, banan-banan apartau lehenengo ta gero gatzakin ta binagriakin garbittu. Lau bidar edo bost bidar edo... Zenbat eta gehixao garbitzen dan, ba, garbixao gelditzen da. Askok esaten dabe gustua kentzen jakola karakolari. Guk ipintzen douzen karakoleri ez behintzat. Garbittu ondo, ipiñi kipula asko kazuelan, kipula asko ipiñi kazuelan. Olixua be asko, asko e! Ta gero beste lapiko baten berakatz askokin ura, ta gatzakin, irakitzen euki. Osea, berakatz-saldia esaten dana, ezta? Ta karakolak bota kipulara, pixkat bigundutakuan kipulia, bota hara karakolak. Baiña uretatik etaratakuan eskurritzen euki pasador baten, ezta? Soltau deixen ahal dan ur guztia. Gero, bota hara ta tapau kazuelia. Ta berak emoten daben lurrunakin, bahua, ezta? Kazueliak emoten daben bahuakin, ba, esan leike, ura, ustez saltsiak urtetzen detsala, baiña gitxi urtetzen dau, kazuela erdi edo urtetzen dau. Gero, txorizeruak sartu ta ogi-koskor bat sartu, ogi-koskor bat bizperakua edo sikuaua be igual, han biguntzen da ta. Egunekua ez, e? Biguneixa da egunekua. Ta ha ogi-koskorra desaparezidu eitten da, eitten, eitten, eitten karakolak. Euki egun baten eitten. Gero, bahuakin goratzen danian karakola ta akabauta, hilda gelditzen dianian, berakatz saldia, dakazuna, bota. Tapau, tapau deixazela, beti karakola tapauta egon deilla berakatz saldiakin. Ta lantzian behin, kutxararik-eta ez erabili, holan erain kazueliari. Hara bota leike txorizeruak, urdeixa... urdeixa... kipuliakin batera urdeixa, e? Bota urdeixa asko [...] jeneralmente izaten zan guk eitten dounian. Egun baten euki bihar dozuz hiru orduan irakitzen, baiña ez erdixan, sutan erdixan, albuan edo, oin butanuak zelan daozen, honek beste modako kristalezkuok? Ba, han ta bajuan, baiña beti egon deilla “pil, pil, pil, pil, pil, pil...”, ez fuertian. Hiru ordu lehelengo egunian; bigarrengo egunian lau ordu; ta hirugarren egunian, trabia badakazu, beste jatekoren bat egin bihar badozu kendu, ezta? Baiña bestela, hirugarren egunian be euki hiru ordu edo, euki. Nik... gindillarik guk ez detsau eitten, baiña askok gindillia eitten detse karakolari. Gero, etara ta jan. Baiña, hiru egunian euki eitten, e! Urtetzen dabe... saltsia be... gusto bat eukitzen dau...! “¡Un gusto hasta allí!” Ez askok eitten daben moduan... goixian ipiñi karakolak ta gabian jan! Egosi, lapiko baten egosi ta eitten dan saltsara bota ta hartu ta jan! “Tz, tz, tz, tz...” Karakolak bere sustanzia bihar dau, ez tomatian gustua, karakol gustua euki... A! Ta beste gauza bat ez detsuet esan, horri eitten jakona, kopatxo bat coñac-a. “Coñac ¡eh! Anis y... no... ¡Coñac! Osborne o lo que sea...” Ta gindillia, askok eitten detsa gindillia be. Guri ez jaku gustatzen gindillia, ez jaku gustatzen. Eran be ez dou eitten ta! Gindilliak daka gero... soplete! Ta nik neuk ez dot probau ardaurik, nik alkoholik ez dot probau. Gaseosia bai, baiña ostian ez.
- Ta karakolak noiz jaten zian?
- Gabonetan. Urte barri eguna, Natibittate eguna, erregiak… Behin dizienbrera ezkero, diciembre y enero… guk jaten genduzen. Baiña aittak batutakuak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia