Aizarnazabal (Gipuzkoa)

San Migel jaiak

San Migel jaiak <p>Jaiak San Migeletan, irailean, eta maiatzaren 8an "San Migel txiki". Irailean 4-5 egun izaten dira, eta festa politak izaten ziren. Lehen dena egunez izaten zen: mezak, bertsolariak, ganadu-probak, ahari-jokoak... Arratsaldez erromeria izaten zen, eta inguruko herrietatik jende asko etortzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIZ-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaiak San Migeletan, irailean, eta maiatzaren 8an "San Migel txiki". Irailean 4-5 egun izaten dira, eta festa politak izaten ziren. Lehen dena egunez izaten zen: mezak, bertsolariak, ganadu-probak, ahari-jokoak... Arratsaldez erromeria izaten zen, eta inguruko herrietatik jende asko etortzen zen.

Transkripzioa

- Eta, beste kontu bat, hemen, Aizarnazabalen, jaiak eta noiz izaten dia?
- Bai, Setienbrian, ta San Migeletan.
- San Migelak.
- San Migelak, bai. Ta maiatza zortziyan esaten zaio San Migel txiki, o. Hor eun batekua o hola izaten da, bat o bi. Eta geo, San Migel haundiyan, iraillan hogeita beatziyan, ba, izaten dia zean, bost bat eun, lau, seun nola tokatzen dan. Bai, ta oso festa polittak itten dittue.
- Eta? Nolakuak izaten zian lehen? Antzera izaten da oain eta lehen?
- Ez, ez, ez. Oain gabian dao festa. Lehen itten zan arratsaldian, ta oain gabaz. Baiña leheno ez, leheno itten zan, igual eunen ta biarrenen ta meza. Ta geo meza ondorenen, ba, bertsolai batzuk, eo, zea batzuk hola. Ta lehen izaten zian ganau-pobak eta ahari-jokuak 'e bai, ta. Hola, ikus-festa, zea. Eta geo arratsaldian erromeia hasi ta gabian hamarretan bukau. Ta, kanpotikan ta jende asko etortzen zan, hemen Oikiya, Zestuan ta.
- Bai, e?
- Bai. Ta geo erromeian 'e oain dana orkestina holakua dao. Ba, ordun ez, ordun izaten zan soiñu-jotzaille bat eta geo izaten zan, aurrena izaten zan San Migel euna ta biarrena udaletxiak jartzen ziun, ta geo Ama Birjiñan aurreneko jaia. Geo, itten zuen mutillak, Luixtarrak o zeatzen zian, ordun kongregaziyua eoten zan elizan. Geo, izaten zan mutillan festa, ta geo neskana, orduan jaien.
- Eta, ze izaten zan mutillen jaia ta?
- Festa, jaia, ezer ez, erromeia. Erromeia bakarrik, bai.
- Bazkaririk, bazkaririk eta iten zan, holan kuadrillan edo?
- Ez, ez. Ez. Bazkaiak itten zian San Migeletan, jaien, igandian, aurrenengo igandian. Ama Birjiña errosaiuko eunen, ba, gonbirauak eta, hori 're bai. Baiño geo ya ez, geo lau jaietan izaten zian mutillana, geo neskana, ta geo errekakua o esaten giñona, zea, barrio Txiriboga horkua.
- Txiriboga.
- Bai, hor.
- Eta hori noiz izaten zan?
- Segiran.
- Segiran.
- Bai. San Migeletan in, hasi, eta lau igandetan segiran.
- Eta esan dezu, idi-probak eta izaten ziala, ganao-probak?
- Bai, ganao-probak, ta izaten zian, hola, premiyo batzuk eta jartzen zuen, ta geo bertsolaiak. Mezetatik erten eta bertso batzuk eta, tertuliyan, ta, txakolin batzuk ean, ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia