Eibar (Gipuzkoa)

Euskararen egoera Eibarren trantsizio garaian

Euskararen egoera Eibarren trantsizio garaian Eibarren euskarazko klaseak ematen hasi ziren Klub Deportiboan. Margarita ere euskarazko klaseak ematen hasi zen neska talde bati. Euskaraz bazekiten, baina gehiago lantzea nahi zuten (gramatika...). Umandi-ren gramatika orduan irten zen.

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Eibarren euskarazko klaseak ematen hasi ziren Klub Deportiboan. Margarita ere euskarazko klaseak ematen hasi zen neska talde bati. Euskaraz bazekiten, baina gehiago lantzea nahi zuten (gramatika...). Umandi-ren gramatika orduan irten zen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- (Juanita Arrieta) Hamen gero hori e..., ekingo zotsenak zi(r)an Paulino ta, Jose Luis Ugarteburu ta, Deportibuan...
- A bai...
- (Juanita Arrieta) Horrek ekin etsen eskolak eta emoten.
- Ez dakit nun emoten eben, ez dakit.
- Deportibuan.
- Bai. Ta orduantxe zan...
- (Juanita Arrieta) Paulino ta...
- Don Rafaelek esan estan: “Margari, zu be hasi bihar zara neskekin”; ta “Nik, nik ez dakit hainbeste ta..” ; “Bai, bai, bai...hasi e(g)in bihar zara”. Kuadrillia jirau zesten ta, Edurne Mujikan etxian.
- (Juanita Arrieta) Hombre..!
- Txirixo kalen.
- (Juanita Arrieta) Joakin Mujikan...
- (Dolores Tolosa) Joakiñen alabia.
- Eta zeintzuk hasi ziñazien? Zeu, Edurne eta..?
- Edurne eta gero...; a ver, Basauri, ahizta bi.
- (Juanita Arrieta) Bai, bai. Serafin Basaurin...
- Gisasolak, ahizta bi.
- (Juanita Arrieta) Eguzkiñe eta...
- Eguzkiñe eta Garbiñe.
- (Juanita Arrieta) Estanisenak, Estanisenak.
- Bai. Gero Garate, "Perderrenekuak", lehengusiña bi. Gero, Etxezarraga dendia (z)ekana Dos de Mayon...
- (Juanita Arrieta) Miren, Miren.
- Miren Etxezarraga. Gero, Elenita Etxeberria...Marcaide bat...Ez!, Marcano. Marcano bat, gero kanpora juan zan...
- Dolores Tolosa (....)
- Ez dakit zein...
- (Dolores Tolosa) Arkitektua edo e(g)itten ebana...
- (Juanita Arrieta) Marcano?
- (Dolores Tolosa) (.....)
- (Juanita Arrieta) Haretxen alabia izango zonan; Lekeittioko batekin ezkonduta.
- (Dolores Tolosa) Lekeitxiokua. Politxa neskia...
- (Juanita Arrieta) Ez zonan gerra aurrian aiuntamientoko, Aiuntamientoko delineantia edo ez zan?
- (Dolores Tolosa) E?
- (Juanita Arrieta) Marcano gerra aurrian aiuntamientoko delineantia...?
- Bai, bai...
- Ta zer emoten zenduezen, klasiak?
- Bai. Ya euskeraz bazekixen horrek, e? baiña ba, landu pixkat....
- Eurek zer ziran baiña profesoriak, honek guztiok?
- Ez, ez honek alumnak. Baiña baekixen euskeria, baiña gramatikiakin ikastia gero; Umandin gramatikia orduantxe urte(n) eban.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia