Eibar (Gipuzkoa)

Astelena frontoian dantzaldiak Aratusteetan

Astelena frontoian dantzaldiak Aratusteetan <p>Alejandroren aita frontoiko txartel-saltzailea zen. Aratusteetan Alejandro egoten zen frontoiko tabernan garagardoa saltzen. Dantzaldia zegoenean, banderadun bezala ere egoten zen, makila batekin.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-160-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alejandroren aita frontoiko txartel-saltzailea zen. Aratusteetan Alejandro egoten zen frontoiko tabernan garagardoa saltzen. Dantzaldia zegoenean, banderadun bezala ere egoten zen, makila batekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Baiña aitta zuan horko takillerua, frontoikua. Takillerua. Ta, ba, egoten nitzuan baitta zerian, aratostietan be igual, zerian, mostradorian, zerbezia partitzen. Dana zerbezia ta zera saltzen zuan karnabaletan ta. Ta gero, ba, gerotxuao, hamen ipintzen juat… egon zuan… A! “Pelea de gallos”.“Baile. Bailes el abanderado”. “Abanderado” badakik zer dan?
- Ez.
- Eitten genduan zerian, frontoian, dantzan, bailia. Baile publikua egoten zuan, ezta? Asko egoten zuan, jente asko egoten zuan. Ta, badakik, dantzan dabixak eta jentia, ba, […] beti barru… ez dakik? estutzen, bat aurreratxuao eta bestia aurreratxuao… dantzan ez juen lagatzen. Ta abanderaua, ba —neuk eitten najuan—, makilla bat, holako makilla bat metro ingurukua ta gero han lazuak, lazuak mordua. E? Kolorietako moltzo bat. Ta hareaz, ba, juaten hitzan ta “benga!”, “da!” ta atzeratzen. Ez dakik? Bai, ba, ta errespetau ein bihar izaten juen, bestelan autoridadia… Pillua han ta “benga! atzera!” ta jo makillia holan beti ta “e!”, bueno, atzeratu ta atzera be zabaltzen zan ta atzera be batzen zuan. Baiña bueltan-bueltan ibili bihar. Abanderaua.
- Eta zuk eitten ziñuan bihar hori?
- Bai. Bueno, aittan partia igual ta… Esaten [eben] “Ipini hari hor!” ta. Segun zenbat jente euan be bai ta. Ezta? Holan, barru-girua ta jente pixkat zera zeuanian, ba, koño! neri bultza ein ta… Orduan, aitta-ta jartzen zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia