Gaztetan, inguruko herrietako jaietara joaten ziren
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-156-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetan lagunak Untzagara joaten hasi ziren dantzara eta bera ere animatu zen pixkanaka. Baina etxera goiz itzuli behar izaten ziren ("ha izaten zan hanka-jokua...!"). San Roke egunean Debara joaten ziren trenez. Elgoibarrera eta Ermura oinez joaten ziren. Ermuan Juanito Lesarrik jotzen zuen pianoa. Gaztetako ibilerak.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: AB-156/008
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Esaerak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Felisa: Halaxen. Ta gero, bueno, pixkat hazitxuao, hazi giñanian, ene! orduan, ba, lagunak be: "ba, neska, danak juaten dittun-ta Untzagara dantzara" ta geuk be juan in bihar giñuala, ta "ni ez najoian", neu be pixkat timidatxua nitzan ta.
- Alaba: Kablea, ama.
- Elkarrizketatzailea: Bueno, lasai.
- F.: Halaxen, egun baten, ba, harek behin juan zian ta ederto ibili ziala ta "neu be banajoian ba hurrengo". Ta halaxen juan bai, ta... Baiña etxera goixau etorri bihar izaten zan, hamarrak aldera, hamarrak larenetarako etxian etorri bihar, etxera etorri bihar. Ta Untzagan ibiltzen giñan han harutz ta honutz ta bueltaka ta beti be begira, musikuok noiz juango zian. Ta “horrek musikeruok! –esaten genduan– bueltaka ibiltzen dittun ta juan barik berriro". Bai ba: lelengo pasodoblia, gero polkia, mazurkia, gero txotisa, gero habaneria. Ta gero, jotian hurrengo pasodoblia azkena emoten eben. Ta harrapatzia nahi danak! Ta ha izaten zan hanka-jokua! Halako maratoirik! Untzagan hasi bai ta jo-ta herri guztia pasatzen genduan. Ene! gure prisia! Gero lau piso igo bihar! Ez zeuan oingo moruan aszensoria ta ipoiñik. Ta harek lau pisuak... bueno...! itto biharrian urten ta. Gero ama esna baeuan, bueno, hasarriak.
- Alaba: Ta Debara be egun baten bakarrik, ezta?
- F.: Bai, Debara San Roke egunian, bazkalostian juan eta gabian zazpiretan buelta. Bai.
- E.: Zelan juaten ziñazien orduan?
- F.: Debara.
- E.: Baiña zelan, zelan juaten ziñazien?
- F.: Trenian. Ta Elgoibarrera ta zerera, Ermura, oiñaz. Egun batian juaten giñan Elgoibarrera, musikia euanian, dantzan eittera Elgoibarrera, han, frontoi edo zerian hantxe eitten genduan dantzan. Ta Ermura juaten giñan ta Ostatukuan edo Herreronian. Ta pianua joten eben, Lesarri zera... hau... ez dakit zuk ezautzen dozun Danel Zenarruzabeitia. Ba, horren, Danelen andria Itziarren...
- Alaba: Itziar Alberdi.
- F.: ... zera...
- Alaba: Itziar Alberdi da ha be. Honen izena be Itziar Alberdi ta ha be Itziar Alberdi.
- F.: Bai, Itziar Alberdi, bai. Ta esaten detsut... bueno...
- Alaba: Eta harena zer zan, ba, pianua joten ebana?
- F.: Ba, zera, tio, Juanito Lesarri. Ta, bueno, ha pianua joten eban harek eta guk dantzan. Ta gero, ez dakit lau txakur haundi edo errial bi, holakotxe txorixua ta ogixa egoten zan eta bateronbatek konbidatzen baginduzen, pozik. Ta trena, ahal bada, duan. Bai. Duan. Ta behin sartu giñan danok duan ta "[Pakomio]" euan han –hil zan ha be. Jesus! noiz hil zan? urtiak dia!– ta ez zala etorri interbentoria. Lehenengo begiratzen genduan nun ete ebillen, Eibarrera segiduan llegatzen zan trena ta. Honutzian. Baiña oiñaz be sarri etortzen giñan, baiña pixkat illundu-edo eitten bazan, ez.
Egilea(k): Izaro Ibarra (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!