Eibar (Gipuzkoa)

44 urtean Azitaingo jatetxean lanean

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-109-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Azitaingo taberna izeba eta osabarena zen. Haiei laguntzen hasi zen eta 44 urte daramatza bertan lanean. 77 urte izan arren, lanean jarraitzen du.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta zenbat urtian zabiz hor lanian?
- 44 urtian.
- 44 urtian hamen Azitaiñen, ez?
- Azitaiñen, bai. Loiberi laguntzen. Lehen tio eta tia eren eta gero hil egin ziran. Nere aman anaia bizi zan hor.
- A, familixiana da, zeure familixiana da tabernia?
- Bai, bai, famelixiana, bai. Eta horretxegana, tiogana eta tiagana juan, eta... laguntzera juaten nintzan, eta 44 urtian nabil hortxe. Eta oin, ez dakit, honezkero asko ezingo dogu egin!
- Oin zenbat ba? Zenbat?
- Berrogeta... edo, "siete siete" dakaraz datorren hillian.
- "Siete siete"?
- "Siete siete" datorren hillian.
- Eta jarraitzen dozu lana egitten oindio? Jolin!
- Bai, baiña zerbitzen e! Erreza, baiña!
- Gaztia zaoz ondio!
- Bai!
- Sasoi ederra!
- Bai, mordo bat kendu ezkero! Hirurogei bat kendu ezkero, edarra! Bai. Holaxen.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia